Flashback

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flash back» orritik birbideratua)

Flashback zineman eta komikietan tartekatutako sekuentzia edo sekuentzia katea da, denboraz lehenagoko gertaerak azaltzen dituena, [1] eta kronologia nagusira azkar itzultzen dena. Denboraz lehenagoko kontaera luze eta zabal egiten bada berriz, racconto dela esaten da. Literaturan, analepsi da pareko kontzeptua.

Oso teknika erabilia da: Clint Eastwoodek Flags of Our Fathers edo David Leanek Doctor Zhivago filmetan; eta telebistan, Lost, Fringe, How I Met Your Mother edo American Horror Story telesailetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Flashback. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]