Lost (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lost» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Lost (telesaila)
Lost main title.svg
Telesaila
Jatorrizko izena Lost
Generoa supernatural drama
zientzia-fikzio
mystery play
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Iraupena 42 minutu
Grabazio lekua(k) Oahu
Sasoi kopurua 6
Atalak 121
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Damon Lindelof
J. J. Abrams
Jeffrey Lieber
Zuzendaria(k) Jack Bender
Stephen Williams
J. J. Abrams
Gidoigilea(k) Damon Lindelof
Carlton Cuse
Edward Kitsis
Adam Horowitz
Elizabeth Sarnoff
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Produkzioa ABC Studios
Bad Robot Productions

Ekoizle eragilea Carlton Cuse
Bestelako lanak
Musikagilea Michael Giacchino
Emanaldia
Jatorrizko igorlea American Broadcasting Company
Hasiera-data 2004ko irailaren 22a
Amaiera-data 2010eko maiatzaren 23a
Kanpo loturak
http://abc.go.com/shows/lost

Lost (euskaraz Galduak) drama telesail estatatubatuarra da, zeina jatorrian American Broadcasting Company (ABC) kateak eman zuen 2004-ko irailaren 24tik 2010eko maiatzaren 22ra, sei denboralditan bildutako 121 kapituluetan. Telesailak naturaz gaindiko eta zientzia fikziozko osagaiak ditu eta Hego Itsaso Bareko uharte misteriotsu batean istripu izan duten Sidney-tik Los Angeles-erako hegazkin komertzial baten bizirauleak jarraitzen ditu. Istorioa oso serializatuta dago. Kapituluek normalean uhartean gertaturiko kontaketa nagusi bat dute oinarrian, pertsonaien inguruko informazio gehigarria eskaintzen duten flashback edo flashforward-en bitartez lagundurik.

Lost Jeffrey Liebes-ek, J.J. Abrams-ek eta Damon Lindelof-ek sortu zuten. Hauek hasierako kapitulua idatzi eta J.J. Abrams-ek zuzendu zuen. Telesaila aurrera joan ahala, Damon Lindelof eta Carlton Cusek aurrera eramateko ardura hartu zuten, telesailaren  ekoizle exekutiboak bihurtu ziren eta kapitulu asko idatzi zituzten. Bere antzezle zerrenda luzeaz eta Oahu-n, Hawaii-n, grabatzearen kostuaz gain, telesaila inoiz telebistan ekoitzi den garestienetarikoa izan zen; lehenengo kapituluak bakarrik $14 milioi inguru kostatu zuen. Lost-en mitologia eta unibertso fiktizioa beste hedabide batzuetan zabaldu da, batez ere, mini-kapituluen bitartez: Missing Pieces  eta The new man in charge deitutako 12 minutuko epilogo batez.

Bere jatorrizko emanaldian izan zuen harrera ona eta arrakasta komertziala lortu ondoren, kritikariek inoiz eman den dramarik onenetarikoa dela esan dute. Lehenengo denboraldiak bakarrik, 16 miloi ikusle izan zituen kapitulu bakoitzeko. Bere sei denboraldietan zehar, sailak 11 milioiko ikusleren bataz bestekoa izan du kapitulu bakoitzeko. Gainera, Lost-ek zine munduko hainbat izendapen izan zituen bere emanaldian eta  horietako asko irabazi zituen, horien artean Emmy saria 2005ean, BAFTA saria 2005ean,Urrezko globo saria 2006an eta Screen Actor Guild saria. IMDb.com webguneko erabiltzaileek ere puntuazio altuena eman diote webgunearen lehenengo hamar urtetan (2002-2012)

Espainian Cuatro, FOX eta La 2 telebista kateen bitartez ikusi ahal izan zen eta Frantzian TF1 katean.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2004 urtean, Sydneytik Los Angelesera zihoan hegazkin batek, Pazifikoko uharte batean istripua izan du. Biziraunleek, laguntzarik iristen ez dela ikusita, bertan bizitzen ikasi beharko dute uharteko arrisku eta misterioei aurre eginez.

1. denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo denboraldia Oceanic Airlines-eko 815 hegaldiaren istripuaren ondorioekin hasiko da. Istripuak bizirauleak irla huts batean kokatuko ditu, eta Jack Shepard, medikua, talde-buru bilakatuko da. Bere biziraupena hainbat izaki misteriotsuk eraginda ikusiko da: hartz polarrak, oihana astintzen duen izaki ikusezina (“ke munstroa”) eta irla bareko biztanle maltzurrengatik (“besteak”). Emakume frantses bat ere aurkituko dute, Danielle Rousseau, istorio nagusia baino 16 urte lehenago irlara heldu zena, eta bere alabaren bila suharki dabilena. Gainera, burdinazko eskotila bat dute dute oihanaren erdian. Bi biziraule, Locke eta Boone, eskotila irekitzen saiatzen direnean, taldeko beste lau, Michael, Jin, Walt eta Sawyer irla uzten saiatzen dira eraiki duten txalupa batean. Bitartean, kapitulu bakoitzak bizaraule batean ardaztutako flashbackak ditu, istripuaren aurretik zuten bizitzari buruzko zehaztapenak emanik.

2. denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2. denboraldiak bizirauleen eta besteen arteko gatazka jarraituko du eta fedea eta zientziaren arteko talkako gaia jorratuko da, misterio zaharrak argitzen eta berriaz sortuz. Aurreko denboraldian uhartea utzi zuten lau bizirauleek, Besteekin topatuko dira itsasoan eta Michael-en semea gatibu hartuko dute. Bizirauleak irlara itzultzera behartuko dituzte, eta hegazkinaren atzealdeko bizirauleak aurkituko dira. Jack eta John-en arteko botere talka eskotilan aurkitutako arma eta medizinengatik “The long con” kapituluan argituko da, Sawyer-ek armak lapurtzen dituenenan. Eskotilla, 30 urte lehenago Dharma iniziatibak sortutako ikerkuntza gune bat dela argituko da eta bertan proiektu zientifikoak egiten zirela. Desmond Humen deitutako gizon bat eskotilan bizi da hiru urtez, ordenagailu programa bat 108 minututan behin aktibatzen gertaera katastrofiko bat ekiditzeko. Bere semea berreskuratzeko, Michael-ek bizirauleak saltzen ditu eta Jack, Sawyer, eta Kate gatibu hartzen dituzte. Michael-i itsasontzi bat ematen diote eta bere semearekin uhartetik ihes egiten du. Bitartean John-ek eskotillako ordenagailua txikitzen du, eta uhin elektromagnetiko batek uhartea astintzen du. Gertaera honek uhartearen kokalekua salatzen du eta aurreko uhin berdin bat hegazkinaren istripuaren eragina dela argitzen da.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ABC kate estatubatuarrak bi zatitan eman zuen Lost-en lehendabiziko kapitulua, bi astez jarraian. Ordura arte (2004) inoiz ekoitzi zen kapitulu piloturik garestiena izan zen (14 milioi dolar), eta Lloyd Braunek lanpostua galdu zuen hori ekoizteko baimena emateagatik.[1]

Telesaila, 2004an hasi zen emititzen ABC telebista katean arrakasta handiarekin. Modu honetan, hurrengo bi urteetan telesailaren iraupena luzatzeko hainbat modu erabili zituzten, soberako trama eta pertsonaiak sartuz baina beti ere kalitate teknikoa eta dramatikoa mantenduz. Ikuslegoaren kritiken ondoren, Damon Lindelof eta Carlton Cuse gidoigile nagusiek, ekoizleekin adostu zuten telesailari bukaera data bat ematea eta aurrerantzean trama nagusiak jorratzea; honela hiru denboraldi gehiago egitea aurreikusi zuten 2010 urtera arte. Laugarren denboraldia beste guztien artean motzena izan zen, 2008an egon zen AEBtako gidoigileen grebaren ondorioz, baina ordainez hurrengo bien atal kopurua igo zen. Azken denboraldia 2010ean emititu zen mundu mailan interes handia piztuz, ohi baino atal luzeago batekin.

Sakontzeko, irakurri: «Lost atalak»
Denboraldia Atalak Emisio urteak
1 25 2004 - 2005
2 24 2005 - 2006
3 23 2006 - 2007
4 14 2008
5 17 2009
6 17 2010

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaileko pertsonaia nagusien zerrenda:

Sakontzeko, irakurri: «Lost pertsonaiak»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailean zehar zenbaki talde bat agertu da maiz hainbat eratan. Burrhus Frederic Skinner zientzialariak asmatutako Valenzetti ekuazioa osatzen duten zenbakiak dira kaosarekin lotuta daudenak.

  • 4, 8, 15, 16, 23, 42

Abizenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaileko hainbat pertsonaien abizenak filosofo, pentsalari edo zientzialari famatuetan oinarrituta daude.

Dharma ekimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dharma ekimena (Department of Heuristics And Research on Material Applications), 1970. urtean Gerald eta Karen DeGroot zientzialarien eskutik sortua izan zen Alvar Hanso enpresariaren Hanso fundazioaren finantziaziori esker. Uharte misteriotsu horretan mota askotako ikerketak burutzen zituzten, estazio desberdinetan banaturik.

  • The swan (zisnea): Elektromagnetismoari buruzko ikerketak burutzen zituen.
  • The arrow (gezia): Defentsa estrategiak pentsatzeko erabiltzen zen.
  • The pearl (perla): Beste estazioen bideo zainketa burutzen zuen.
  • The staff (bastoia): Medikuntza ikerketak burutzen zituen.
  • The hydra (hidra): Ikerketa zoologikoak eta antropologikoak burutzen zituen.
  • The flame (garra): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
  • The looking glass (ispilua): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
  • The tempest (ekaitza): Esperimentu kimikoak burutzeko erabiltzen zen.
  • The orchid (orkidea): Espazio-denbora hausturak ikertzen zituen.
  • The lamp post (farola): Irlatik kanpo ezagutzen den estazio bakarra da berau topatzeko erabiltzen zena.

80. hamarkadan Hanso fundazioak ekimena amaitutzat eman zuen baina ez dago argi benetan zer gertatu zen ezta zein egoeratan geratu ziren uharteko instalazio eta ikerketak. Gaur egun, Octagon Global Recruiting proiektuarekin berriro martxan jarri zen.

Beste formatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailaren arrakasta dela eta, beste formatu batzuetara zabaldu da.

Idatziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaileko unibertsoan oinarritutako hiru liburu idatzi dira arrakasta gutxirekin.

  • Endangered Species - Cathy Hapka
  • Secret Identity - Cathy Hapka
  • Signs of Life - Frank Thompson

Hilero, telesailari buruzko albiste, erreportai eta elkarrizketak eskaintzen dituen aldizkari ofiziala argitaratzen da.

  • Lost: the oficial magazine

Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Xbox 360 eta Playstation 3 bideojokoetarako eta Windows PCren bidez ordenagailuetan jolasteko argitaratu zen lehen jokoa da. Protagonista Elliott Maslow argazkilaria da telesaileko istorioaren abioi berean bidaiatzen duena eta bere helburua uhartetik alde egitea da.

  • Lost: the video game

Interneten modu interaktiboan telesailarekin erlazionatutako fikziozko istorio batzuetan parte hartzeko joko desberdinak sortu dira denboraldi desberdinen arteko tarteetan.

  • The lost experience - Rachel Blake, Hanso fundazioan infiltratzen da beren jarduerak ikertzeko.
  • Find815 - Sam Thomas, Oceanic-Air empresako pilotu ohiak, 815 hegaldiaren istripua ikertzen du.
  • Octagon global recruiting / Dharma wants you - Dharma ekimenak mundu osoko jendea kontratatu nahi du bere jardueretan parte hartzeko.
  • University of Lost - Telesailaren inguruko fikziozko unibertsitate birtual bat da.

Bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Missing pieces edo mobisode delakoak, denboraldiak osatzen dituzten sekuentzia motzak dira eta zuzenean telefono mugikorretara deskargatzeko egin dituzte. Denetara hamahiru izan ziren guztiak Jack Benderren eskutik zuzenduak 2007 eta 2008 artean.
Sakontzeko, irakurri: «Lost atalak»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lost (telesaila) Aldatu lotura Wikidatan