Florencio Ansoleaga kalea
Itxura
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Florencio Ansoleaga kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Florencio Ansoleaga Elizondo (1846-1916) iruindar arkitekto eta arkeologoaren omenez darama.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Frantzisko plazan hasi eta bere ibilbidearen azken zatian bihurgunea eginez San Saturnino kalean amaitzen da, zehazkiago, izen bereko San Saturnino elizaren alboan.
Bere ibilbidearen hasieraldean Campana kalearekin bat egiten du.
Kale Berriarekiko paraleloki doa.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale honetan honako eraikin nabarmenak daude:
- San Frantzisko plaza
- Nafarroako Comptos Ganbera
- San Filipe Neri kapera
- Francisco Seminario pasabidea
- San Saturnino eliza
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |