Edukira joan

Atari:Iruñea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Null
Bilboko armarria Ongi etorri Iruñeko Atarira!
Iruñea

Iruñea (gaztelaniaz Pamplona) Nafarroako hiriburua da. 201.311 biztanle ditu (% 8,65 euskaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua.

Herritarrei iruindar esaten zaie; edota, maila apalagoan eta gizonezkoei baino ez, iruinxeme.

Hiriak euskara batuan Iruñea du izena, Euskaltzaindiak hala arautu baitu. Udalak, ordea, beste bi hauek ditu onartuak izen ofizialtzat: Pamplona gaztelaniaz eta Iruña euskaraz. Bukaeran -a artikulua du Iruñea izenak, hau da, Iruñean, Iruñera, Iruñetik eta Iruñeko deklinatzen da NON, NORA, NONDIK eta NONGO kasuetan.

Izenaren etimologia oso eztabaidatua da, argia ez delako. Irun- erroarekin erlazionatua agian, Runa (bertatik igarotzen den ibaiaren antzinako izena, egun Arga ibaia) izenarekin akaso, hiri izan dezake erroan; Euskal Herrian adibideak badira: Irun, Irunberri, Iruña Oka.

Iruñerria eskualdean dago. Mugakideok ditu: Berriozar, Antsoain eta Ezkabarte iparraldean; Berriobeiti ipar-mendebaldean; Ezkabarte, Atarrabia eta Burlata ipar-ekialdean; Orkoien eta Oltza zendea mendebaldean; Atarrabia, Burlata eta Aranguren ekialdean; Zizur Nagusia eta Zizur zendea hego-mendebaldean; Zizur eta Galar hegoaldean; eta azkenik, Aranguren hego-ekialdean.


...gehiago irakurri

Gai nagusiak
Nabarmendutako iruindar artikulua Nabarmendutako iruindarra

Iruñeko Alde Zaharra Nafarroako hiriburuko auzo bat da, hiriko zaharrena, bertan jatorria duelarik. Hiriaren bihotzean dago, Iruñerriko ordokiaren erdian dagoen muino edo zatirik garaienean, bertan hiriko monumentu historiko nagusienak daudelarik.

Iruñeko Alde Zaharra hiriaren erdigunean eta hiria beraren zati handi bat dagoen ordokia eta Iruñerriaren gain kokatua dago. Gainontzeko auzo berriekin ongi komunikatua dago, Billabesa edota Atarrabiarra hiri-autobus zerbitzuaren linea gehienak auzoaren mugetan geltokiak baidituzte (nagusiki Sarasate pasealekuan), 14. linea alde zaharrean barneratzen delarik (Iruñeko udaletxearen atzealdean geltokia baitu). Gaur egun linea batzuk Alderdi Zaharrera hurbiltzeko egitasmoaren hausnarketa ere badago, auzoko dendariek hala eskatuta.

Alde Zaharra oinezkoen gunea da, horregatik bertara garbiketa, mantenimendu edo garraio ibilgailuak edota auzoaren barnean aparkalekua duten auto pribatuak bakarrik sar daitezke. Gainontzeko ibilgailu eta autoentzat sarrera galerazi edo debekatua dago, auzoa oinezkoentzako gunea izan dadin.

...gehiago irakurri

Arturo Kanpion Jaimebongaztelaniaz Arturo Campión— (Iruñea, Nafarroa, 1854ko maiatzaren 7a - Donostia, Gipuzkoa, 1937ko irailaren 5a) idazlea, euskalaria, abokatua, historialaria eta politikaria izan zen. Euskaldun berria. Bere bizitzaren goiburua, berak idatzitako liburuetan ezarritako esaldi honek laburbiltzen du: «Euskal-Erriaren alde». Lan eskerga egin zuen euskararen, euskal kulturaren eta foruen alde, eta Nafarroan euskal kulturak XIX. mendearen hondarrean eta XX. mendearen hasieran izandako pizkundearen eragile nagusi izan zen.

Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, tartean Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara liburu handia, baina euskaraz ere lan egin zuen.

Euskaltzaindiaren fundatzaileetakoa eta euskaltzain osoa izan zen (1918-1937). Nafarroan Nafarroako Euskara Elkargoa eta haren Euskara agerkaria sortzen lagundu zuen, eta Eusko Ikaskuntzaren presidentea izan zen.


...gehiago irakurri

Iruditegia
Atal honetan Iruñeari buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:


Iruñeko aireko ikuspegiakIruñeko zubiakIruñeko eraikinakIruñeko gotorleku eta harresiakIruñeko iturriakNafarroako UnibertsitateaIruñeko historiaIruñeko mapakIruñeko monumentu eta oroitarriakIruñeko parkeakIruñeko San FerminakIruñeko eskulturakIruñeko kale eta auzoakIruñea gauezIruindarrakIruñeko kirolaIruñeko plazakIruñeko garraioaIruñeko manifestazioak eta protestak



Iruña kafetegiko barnealdea, Gazteluko Plazan.
Iruñeari buruzko artikulu interesgarriak

1978ko SanferminakIruñeko ErresumaZaldi Zuria (Iruñea)Iruñeko Alde ZaharraGazteluko plazaForuen monumentuaYamaguchi parkeaIruñeko zitadelaAngel Berroetaren hilketaSarasate pasealekuaSan Nikolas elizaNafarroako jauregiaNafarroako ParlamentuaIruñeko katedralaNabarreriako GerraSan Ignazio eliza eta San Ignazio basilikaIruñeko SanferminakIruñeko autobus geltokiaTakoneraMedialuna parkeaIruñeko harresiakNafarroako Comptos GanberaNafarroako museoaIruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa‎Iruñeko guduaBaluarte jauregiaPablo SarasateIruñeko entzierroaIruñeko tren geltokiaIruñeko burguakIruñea-Noain aireportuaMedialuna parkeaEraikin SingularraIruñeko historiaPompaeloNabarreriaArturo KanpionSan ZerninIruñeko udaletxeaIruindar ospetsuen zerrendaEuskalerria irratiaOsasuna futbol taldea‎San Zernin elizaAte berriaNafarroako errege-erreginen jauregiaEstafeta kaleaIruñeko planetarioaIruña KafetegiaSanto Domingoko aldapaTres Reyes hotelaLabrit pilotalekuaLabriteko jaitsieraKarlos III.a etorbideaSan Kristobal gotorlekuaArturo Campion euskaltegiaNagore Laffageren hilketaFrantziako ateaKukuxumusuIruñeko txorizoaEuskal Jai GaztetxeaMiguel AstrainCivicanIruñeko peñakIruñeko burguakIruñeko harresietako igogailuaIruñeko Lehen Zabalgunea‎Iruñeko Bigarren Zabalgunea‎SadarSalsipuedes kalea...