Flow 2000

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flow 2000
Bad Gyalen musika-lana
Egilea(k)Bad Gyal
Argitaratze-data2021
IzenburuaFlow 2000
Ezaugarriak
Ekoizpena
EkoizleaEl Guincho
Bestelako lanak
MusikagileaBad Gyal
El Guincho

Flow 2000 (ingelesez ahoskatua, flow two thousand) Bad Gyal abeslari katalanaren abesti bat da, 2021ean kaleratua lehen aldiz, baina gero remix eta berrerabilpenak ikusi dituena. El Guincho ekoizlearekin batera sortu zuen reggaeton estiloko kantua Bad Gyalek. Izenburuak erreferentzia egiten dio 2000ko hamarkadako estilo estetiko distiratsuari[1][2].

Euskal kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flow 2000 eta Mec de la rue esamoldeak erabili zituen Aitor Bizkarra bertsolariak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, ganbarako gai batean, finalaurrekoen lehen fasea osatu bitartean puntuazio handiena lortu zuen bertso sortan[3][4]. Bad Gyalen abestia oso gogoko zuela esan zuen gero Bizkarrak, "atmosfera kultural bat, erreferentzia-sistema oso bat" ekarri nahi izan zuela harekin bertsora[5].

«

litrona batzuk polen harri bat
zure etxepeko plazan
tornillo musu bat eman eta
eten zenidan arnasa
ni mec de la rue zu flow two thousand
biok gazte biok basa
atso-agureek esaten zuten
hori da drogoso traza
zu txispa zinen ni gasa
sua piztea erraza
baina udako amodioa zen
bi neraberen jolasa
ta ezin izan du udagoienak
jarri dion froga pasa

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «BAD GYAL lanza sencillo "Flow 2000"» Wow La Revista 2021-10-15 (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  2. (Gaztelaniaz) «BAD GYAL LANZA “FLOW 2000 REMIX”» www.richieinthehouse.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  3. Ganbara. Aitor Bizkarra.. (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  4. Mallona, Olatz Enzunza. «Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finalaurrekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  5. Bizkarra, Aitor. (2022-11-13). «Temazo hutsa, benetan ere» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]