Aitor Bizkarra
Itxura
| Aitor Bizkarra | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Abadiño, 1996 (29/30 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria |
Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño, 1996) bertsolari bizkaitarra da[1]. Bizkaiko Txapelketako finalak jokatu izan ditu eta 2022ko Txapelketa Nagusian finalaurrekoen bigarren itzulian abestu du.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Eskolartekoan hasi zen bertsotan lehiatzen. 2010. urtean txikien mailako txapelketa eskuratu zuen eta gazte mailan txapeldunordea izan zen 2014an[2]. Ondoren Euskal Herrikoan kantatu zuen.
Helduen mailan Bizkaiko Txapelketako finala jokatu zuen 2018an eta zortzigarrena izan zen[3]. Hurrengo txapelketa 2021ean izan zen, COVID-19 pandemiak eragindako atzerapena zela eta. Seigarren egin zuen bigarren aldi honetan[4]. 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzen ari da eta finalaurrekoen bigarren itzulian bigarren egin zuen Amurrioko saioan[5].
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
- Laugarrena (1) : 2025
- Finalista (2): 2018an eta 2021ean.
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Finalurrekoak (1): 2022.
Eskolartekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (0): finalista 2014an
- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1):
- Gazte mailan: txapeldunordea 2014an
- Txikien mailan: txapelduna 2010ean
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Argi Baltza (1): 2025
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Aitor Bizkarra - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-11-27).
- ↑ Berria. «Asier Galarzak irabazi du Bizkaiko eskolartekoa» Berria (kontsulta data: 2022-11-27).
- ↑ «Bilbo — Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018» www.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-11-27).
- ↑ Iruretagoiena, Hodei. «Nerea Ibarzabal txapeldun» Berria (kontsulta data: 2022-11-27).
- ↑ «Aitor Bizkarrak bigarren postua lortu du Amurrioko finalaurrekoan - Abadiño» Anboto.org (kontsulta data: 2022-11-27).