Fluffer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fluffer bat film pornografiko gay batean lanean.

Fluffer bat aktore porno baten zakila platoan tente edukitzeko lana duen pertsona da. Nahi den angelua zehaztu ondoren, zuzendariak aktoreei posizioan egoteko eskatzen die, eta flufferrari deitzen dio aktoreen zakila zutik manten ditzan. Lan hori makillaje departamentuaren parte dira. "Fluffing"ak ez du nahitaez aktoreak ukitzea esan nahi, baina ekintza sexualak eragin ditzake, hala nola felazioa edo sarpenik gabeko sexua[1].

Aktore pornografiko batzuen arabera, hala nola Aurora Snow[2], James Deen[3] eta Keiran Lee[4], dagoeneko ez da flufferren beharrik, eta desagertzen joan dela Viagra, inplanteen eta protesien sarrerarekin[5]. Hunter Skottek, "fluffer" gisa lan egin duenak, elkarrizketa batean esan zuen "gangbang edo bukkake baterako bakarrik erabiltzen direla, ez film [porno] normaletarako". Sloane Steelek, Bangbros.com enpresakoak, gutxi gorabehera gauza bera dio[6].

Pornografian 1970eko hamarkadan hasi zen erabiltzen[7][8], baina, erabilera pornografikoa baino lehen, higiezinen sektorean erabili izan da fluffer, etxebizitzak egokitzen dituen pertsona bat izendatzeko edo oheetako burkoak puzten dituen langile batentzat[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «A Life's Work: This Job Sucks» web.archive.org 2012-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  2. (Ingelesez) Snow, Aurora. (2013-03-18). «Blood, Sweat and Sex: My Hard Life in Porn» The Daily Beast (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  3. «Interview: James Deen | Australian Penthouse» web.archive.org 2013-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  4. «Playboy.com» web.archive.org 2014-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  5. (Ingelesez) «22 Industry Insiders And Pornstars Tell The Behind-The-Scenes Secrets Porn Viewers Don’t Want To Know (NSFL)» Thought Catalog 2015-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  6. (Ingelesez) Glass, Jeremy. (2014-11-11). «The Naked Truth About How Porn Shoots Operate» Thrillist (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  7. (Ingelesez) Jeremy, Ron. (2009-03-17). Ron Jeremy: The Hardest (Working) Man in Showbiz. Harper Collins ISBN 978-0-06-184177-4. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  8. (Ingelesez) McFedries, Paul. (2008). The Complete Idiot's Guide to Weird Word Origins. Penguin ISBN 978-1-59257-781-1. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  9. (Ingelesez) «A CITY SLEEPS (aka TUBE» British Pathé (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]