Edukira joan

Bukkake

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bukkake bat irudikatzen duen marrazkia

Bukkake (japonieraz ブッカケ, ahoskera NAF: [bu̜ˈk:ake̞/], NAF: [bʊˈkæke]) sexu praktika baten izena da. Bertan hainbat gizonek isurketa egiten dute normalki emakume baten gainean. Batzuetan hazia irenstea ere ematen da. Bukkakea gokkunaren antzekoa da, non hainbat gizonek edalontzi batean isurtzen duten hazia eta gero beste pertsona batek irensten duen. Ariketa sexual hau oso ohikoa bilakatu da pornografian, eta batzuetan ehunka gizonek parte hartzen dute. Eztabaida dago bukkakea parafilia bat edo ez, eta batzuen higrofiliarekin erlazionatua izan da.

Esperma begian sartzeak min bizia, ziztada eta erredura eragin ditzake, espermak begi-ehuna narritatzen duten osagaiak baititu. Erreakzioa malkoak, argiarekiko sentikortasuna, gorritasuna eta ikusmen lausoa izan daiteke. Begia ur garbiarekin garbitu daiteke, malkoek ere esperma kanporatzen laguntzen dute, eta ondoren ondoeza baretuko da.[1]

Infekzioen arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klamidia konjuntibitisaz infektatutako begia.

Beste pertsona baten gorputz-fluidoekin kontaktuan jartzea dakarren edozein sexu-jarduerak Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak transmititzeko arriskua dakar. Esperma, oro har, kaltegabea da azalean edo irensten bada. Hala ere, begiko muki-mintzarekin kontaktuan jartzen bada, sexu-transmisiozko gaixotasun asko transmititu ditzake.[2]

Gizonak Chlamydia trachomatis badu bere hazian, hartzaileak klamidiazko konjuntibitisa har dezake.[3]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kasandra Brabaw: So, You Got Semen in Your Eye. Here's What to Do. March 1st, 2019.
  2. .
  3. Rackstraw, S.; Viswalingam N. D.; Goh, B. T.: . In: International Journal of STD AIDS. 2006ko irailaren 17a, 639-641 orrialdea.