Focke-Wulf Fw 200 Condor
Itxura
Mota | miaketa-hegazkina, bonbaketaria, garraio-hegazkina |
Eraikitzailea | Focke-Wulf |
Lehenengo hegaldia | 1937ko uztailaren 27a |
Egoera | Erretiratua |
Erabiltzaile nagusia | Luftwaffe Deutsche Lufthansa Syndicato Condor |
Prudukzio urteak | 1937-1944 |
Unitate eraikiak | 276 |
Focke-Wulf Fw 200 Condor, Alemaniako helmen handiko miaketa-hegazkin bat izan zen. Focke-Wulf hegazkinlaritza konpainiak ekoitzi eta 1937ko uztailaren 27an lehenbiziko hegaldia burutu zuen.
Bigarren Mundu Gerran Luftwaffek aliatuen ontziak atzemateko miaketa-hegazkin gisa emaitza bikainekin erabili zuen, ontziak hondoratu edota U-Boot alemaniar itsaspekoei laguntza ematen ere bai. Hortaz gain, bonbaketari eta garraio-hegazkin gisa ere erabilia izan zen.
Winston Churchillek "Atlantikoko zigorra" ezizena ipini zion, Atlantikoan aliatuen ontzi ugari hondoratu zituelako.