Folksonomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan. Folksonomiaren adibide argia Wikipedia izango litzateke[1]

Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.

Folksonomia ikusteko, etiketen lainoa delakoa ere badago; bertan ikus daiteke, hitzen tamainaren arabera, hitz bakoitza zenbatetan erabili den. Hau da, hitza zenbat eta handiago agertzeak orduan eta aldi gehiagotan erabili dela esan nahi du.

Jon Udellek (2004) proposatu zuen "taxonomiak utzi eta hitz gakoen zerrendak erabiltzea ez da berrikuntza bat, eta ezberdintasun nagusia folksonomiari esker iritziak elkartrukatzea da (feedbacka), taxonomiarekin egin ezin daitekeena."[2]

Taxonomia hitzean oinarrituz, folksonomia hitza Thomas Vander Walena dela esan ohi da [3]. Taxonomia grezieratik dator, "taxis" (sailkapena) eta "nomos" (ordenatu, kudeatu); "Volk" (herria) alemanetik dator. Honenbestez, folksonomiak (Volk + taxis + nomos) herriak egindako sailkapena esan nahi du.

Folksonomia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke[4]:

Folksonomia estua (narrow folksonomy)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Orokorrean, folksonomia estua objektu bati lotuta izaten da zuzenean, eta, nola erabiltzen ari diren jakitea zaila denez, ez du hiztegirik edota beste deskribapenik sortzen. Adibide bezala Flickr aipa daiteke, non erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak baino ez dituen etiketatzen.

Folksonomia zabala (broad folksonomy)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentajea konbergitzen doala esan ohi da[5]. Folksonomia zabalaren adibide ezaguna da delicious. 2008ko urrian, 1000 erabiltzailetik gora dira han ingelesezko Wikipedia laster-marka bezala gorde dutenak, reference, wiki eta encyclopedia etiketak nagusitzen direlarik.

Abantailak eta desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batetik, etiketatzea ulertzeko eta egiteko erraza da, ez da inolako prestakuntzarik behar indexazioan, eta folksonomiaren hiztegian zuzenean erabiltzailearen hiztegia bera islatzen da. Aldi berean, folksonomiak malguak dira; hau da, erabiltzaileak nahi duenean gehitu edo kendu ditzake etiketak. Halaber, etiketek erabiltzaileen kontzeptu kultural, sozial eta politikoak islatzen dituzte, eta hau komunitateak sortzeko baliagarria da, erabiltzaileek interes komunak partekatu ditzaketelako.

Folksonomiak kritikak jaso ditu terminoen kontrol urria dela eta, emaitzak ez baitira oso fidagarriak izaten. Etiketak era librean hautatzen badira (proposatutako hiztegi batetik hartu beharrean), nahasmena sor daiteke, indexatutako edukiaren bilaketaren eraginkortasuna gutxituz eta fenomeno hauek sortuz: sinonimia (kontzeptu bera adierazten duten etiketa desberdin ugari); homonimia (etiketa bera baina esanahi desberdina), polisemia (etiketa bera, baina elkarren artean harremana duten esanahi asko dituena) eta stemming (hitzek bere errorea murriztea, bilaketa errazteko).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]