CB Valladolid
Club Baloncesto Valladolid | ||||
---|---|---|---|---|
Ezizena | Pucela | |||
Sorrera | 1976 | |||
Bazkideak | - | |||
Pabiloia | Polideportivo Pisuerga (6.500 leku) | |||
Kokapena | Valladolid, Gaztela eta Leon | |||
Taldearen koloreak | Morea eta horia | |||
Lehendakaria | - | |||
Entrenatzailea | - | |||
Uniformeak | ||||
|
Club Baloncesto Valladolid edo CB Valladolid hiri hartako saskibaloi talde espainiarra izan zen, 1976ko abuztuaren 31an sortua, A.D.C. Castilla taldearen ondorengo moduan eta Gonzalo Gonzalo bere lehenengo presidentea izan zuena. Bere diru-laguntzaile nagusia urteetan izan zenak (Fórum Filatélico) 2006an porrot ekonomikoa pairatu zuen, taldearen gainbehera ekarriz. Azkeneko aldiz Urrezko LEB Ligan leihatu zuen 2014an. 2013-14ko denboraldian txapelketa horretan parte hartu zuen ACB Ligan 30 urtez jokatu eta gero. Izan ere, Espainiako klub historikoen artean dago, bertan aritu baitira Arvydas Sabonis, Oscar Schmidt, Nate Davis, Carlton Myers edo Valery Tikhonenko jokalariek besteak beste.
Gaur egun ez dauka kirol jarduera aktiborik inongo kategoriatan arazo ekonomiko larriak direla-eta. 2015ean Club Baloncesto Ciudad de Valladolid izeneko talde asortu zuten, Zilarrezko LEB Ligan aritzen dena eta Mike Hansen presidentea daukana.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1981-82ko denboraldian 4. postua eskuratu zuen ACB Ligan, inoizko onena.
- Urte hartan bertan Errege Kopan finalerdietara iritsi zen, eta marka bera lortu zuen 1984-85, 1985-86, 1987-88 eta 1997-98an.
- Printze Kopan txapeldunordea izan zen 1990-91an CB Joventut-en aurka.
- Korac Kopan 6 aldiz parte hartu zuen, eta 1991-92an finalerdietara ere iritsi zen. Il Messaggero Roma taldeak kanporatu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Taldearen ibilbide historikoa ACB Ligaren webgunean