Frédéric Boissonnas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frédéric Boissonnas
Self picture via mirror - Frédéric Boissonnas - 1900.jpg
Bizitza
JaiotzaGeneva1858ko ekainaren 18a
Herrialdea Suitza
 Frantzia
HeriotzaGeneva1946ko urriaren 17a (88 urte)
Familia
AitaHenri-Antoine Boissonnas
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaQ65151792 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)Sabine Weiss
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Lantokia(k)Grezia eta Geneva
Jasotako sariak
SignatureFredericFredBoissonnas06031903 BibliothequeDeGeneveCentreDIconographie.jpg

François-Frédéric Boissonnas (Geneva, 1858ko ekainaren 18Ibidem, 1946ko urriaren 17) argazkilari suitzarra izan zen. Bere lan nagusiak Grezian egin zituen, XX. mendearen hasieran. Lan horiek egiteko, 1913ko abuztuaren 2an, Daniel Baud-Bovy suitzarrarekin eta Christos Kakkalos greziarrarekin batera, Mytikas mendira igotzen lehendabizikoak izan ziren. Mytikas Olinpo mendiaren gailur garaiena da (2918,80 m).[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1858ko ekainaren 18an jaio zen, Genevan. Aita Henri-Antoine (1833-1889) zen, 1864an Genevan argazkilaritza-estudio baten sortzailea eta 1865an Auguste Garcin estudioaren ardura hartu zuena.[2] Frédéricek aitaren lana jarraitu zuen, bere estudioa 1887tik 1920 arte eramanez. 1901an, André Taponierrekin batera estudio bat sortu zuen Parisen, bestetik.

Bere lanerako paisaia bereziak nahi zituen eta, horretarako, 1907tik 1919ra, Greziara joan zen. 1913ko abuztuaren 2an, Daniel Baud-Bovy suitzarrarekin eta Christos Kakkalos greziarrarekin batera, Mytikas mendira igotzen lehendabizikoak izan ziren.

1919an, berriro ere Suitzan, "Boissonnas SA" argitaletxea sortu zuen. Gutxienez zazpi seme-alabak izan zituen, tartean Edmond-Edouard (1891-1924), Henri-Paul (1894-1966) eta Paul (1902-1983). 1920ko hamarkadan Frédéric Parisera joan zen bizitzera.

Bizitzaren azken urteak argazkilaritza irakasten eman zituen. Genevan hil zen, 1946ko urriaren 17an.

Familiako estudioa argazkilariaren seme desberdinek eraman zuten. Azkenean 1990an itxi zuten.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]