Francis Scott Key zubia (Baltimore)

Koordenatuak: 39°13′01″N 76°31′42″W / 39.2169°N 76.5283°W / 39.2169; -76.5283
Wikipedia, Entziklopedia askea
Francis Scott Key zubia (Baltimore)
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Maryland
Hiri independenteaBaltimore
Koordenatuak39°13′01″N 76°31′42″W / 39.2169°N 76.5283°W / 39.2169; -76.5283
Map
Altitudea0 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Maritime accident 2024ko martxoaren 26a
Francis Scott Key zubiaren erorketa 2024ko martxoaren 26a
Inaugurazioa1977ko martxoaren 23a
JabeaMaryland Transportation Authority (en) Itzuli
KudeatzaileaMaryland Transportation Authority
Izenaren jatorriaFrancis Scott Key (en) Itzuli
Suntsipena2024ko martxoaren 26a (istripu)
Arkitektura
Materiala(k)altzairua
Dimentsioak56 (kalatuaren tartea) m × 2,5 (luzera) km
Gurutzatzen duPatapsco River (en) Itzuli
Eramaten duInterstate 695
Webgune ofiziala

Francis Scott Key zubia edo Outer Harbor Crossing Baltimoreko portuaren kanpoaldean zegoen altzairuzko arkudun sareta zubi jarrai bat zen, Patapsco ibaiaren bokaletik gertu. Ameriketako Estatu Batuetako Maryland estatuko 695. errepidea bere gainetik igarotzen zen. Zubi-begirik handienak 366 metro (1.200 oin) zituen, eta munduko hirugarren zubi-begirik luzeena zen sareta zubi jarraien artean. Baltimoreko eskualde metropolitarreko zubirik luzeena zen, era berean. 2024ko martxoaren 26an itsasontzi batek talka egin zuen bere dorre baten aurka eta zubia bota zuen.

1977an irekia, zubiak 2.632 metroko luzera zuen eta urtero 11,5 milioi ibilgailu garraiatzen zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]