Maryland
Jump to navigation
Jump to search
Maryland State of Maryland
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua | ||||||
|
||||||
Goiburua: Fatti maschii, parole femine | ||||||
Hiriburua | Annapolis | |||||
Hiri handiena | Baltimore | |||||
Gobernua | ||||||
- | Gobernadorea | Martin O'Malley | ||||
- | Senatariak | Barbara Mikulski (D) Ben Cardin (D) |
||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 32,133 km2 |
||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2012) | 5.884.563 bizt. | ||||
- | Dentsitatea | 230 bizt./km2 | ||||
ISO 3166 kodea | US-MD | |||||
Webgunea http://www.maryland.gov |
Maryland Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako ekialdean dago kokatuta, Ozeano Atlantikoaren kostaldean. Bere hiriburua Annapolis da baina hiri garrantzitsuena Baltimore. Guztira 5,3 milioi biztanle ditu.
Delaware, Pennsylvania, Virginia eta Mendebaldeko Virginia eta Ozeano Atlantikoa ditu inguruan. Lurralde laua da. Potomac eta Susquehanna ibaiak igarotzen dira estatutik. Nekazaritza (tabakoa, artoa, fruituak) eta meagintza (ikatza eta burdina) dira ekonomiaren oinarri.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karlos I.a Ingalaterrakoak George Calver-en eskuetan utzi zuen estatua. 1778an Batasunean sartu zen. Marylandeko lurraldearen barruan dago Columbiako barrutia, eta han dago Washington, Estatu Batuetako hiriburua.
Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- James M. Cain (1892)-(1977), idazlea
- Dashiell Hammett (1894-1961), idazlea.
- Philip Glass (1937-), musikagilea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maryland ![]() |
- (Ingelesez) Marylandeko estatuaren webgune ofiziala
|