Francisca Subirana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisca Subirana
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1900
Herrialdea Katalunia
HeriotzaHerzliya (en) Itzuli, 1981 (80/81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ricardo Wolf
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
 
Franciska Subirana 1920an, Pista Gogorreko Munduko Txapelketan, Parisen

Francisca Subirana Wolf , 'Panchita' ezizenez ezaguna (Bartzelona, Katalunia, 1900 – Herzliya, Israel, 1981eko martxoa) tenislaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisca Subiranak bost aldiz jarraian irabazi zuen Bartzelonako lawn-tenis txapelketa 1916 eta 1920 bitartean.[2] 1920an, Pista Gogorreko Munduko Txapelketaren finalera iritsi zen (Roland Garrosen aurrekoa eta ia beti Parisen jokatua), Dorothy Holmanekin galduz. Espainiako tenis-taldeko kide izan zen 1920ko Joko Olinpikoetan, Anberesen, baina ezin izan zuen Winifred McNairren aurkako lehen partida jokatu.[3]

Subirana tenisetik erretiratu egin zen 1922 inguruan.[3] 1924an Ricardo Wolf alemaniarrarekin ezkondu zen Kuban. 1961ean, senar-emazteak Israelera joan ziren, Fidel Castrok Kubako enbaxadore izendatu baitzuen senarra. Wolf-ek 1973an postu diplomatikotik erretiratuta ere Israelen bizitzen jarraitu zuten.[1] 1975ean sortu zuten Wolf Fundazioa, 1978tik Wolf Sariak ematen dituena. Ricardo Wolf Herzliyan hil zen 1981eko otsailean, eta Subirana hilabete geroago, 81 urte zituela.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Founder and Donors» www.wolffund.org.il (Wolf Foundation).
  2. «Lawn tennis – Concurso internacional» La Vanguardia 13 de marzo de 1926.
  3. a b c Surroca, Juan Manuel. (7 de septiembre de 2011). «Panchita Subirana: El corazón pudo más que la raqueta» elmarcadordejmsurroca.blogspot.co.il.
  4. Way, Ingo. (25 de enero de 2007). «Speicherplatz zum Wohl der Menschheit» Jüdische Allgemeine.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]