Anberes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anberes

 Flandria
Grote Markt edo Enparantza nagusia.
Grote Markt edo Enparantza nagusia.
Anberesko bandera

Anberesko armarria

Izen ofiziala Antwerpen
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Belgika
 Flandria
Anberes
Koordenatuak 51°13′00″N 04°24′00″E / 51.21667°N 4.40000°E / 51.21667; 4.40000Koordenatuak: 51°13′00″N 04°24′00″E / 51.21667°N 4.40000°E / 51.21667; 4.40000
Anberes non dagoen adierazten duen Belgika-ko/-go/-eko mapa
Anberes
Eremua 204,5 km2
Biztanleria 483.505 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.364,33 bizt./km²
http://www.antwerpen.be

Anberes[1] (ofizialki nederlanderaz Antwerpen, frantsesez Anvers) Belgikako iparraldean dagoen hiria da, Herbehereekin duen mugatik gertu, Eskalda edo Escaut ibaiaren ertzean eta Flandriako probintzian dagoena.

466.203 biztanle ditu, azken erroldaren arabera.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elezahar batean, Silvio Brabo agertzen da. Honen omenezko estatua herriko enparantza nagusian, Grote Markt ikus daiteke. Elezahar honek, Escaut ibaian, Druoon Antigoon izeneko erraldoi bat bizi zela dio. Erraldoi honek, kobratu egiten zien pasa nahi zuten itsasontzi guztiei. Ordaintzen ez bazuten, itsasontziko kapitainari esku bat mozten zion. Baina, halako batean, zenturioi erromatar batek, lehen aipaturiko Silvio Brabok, nazkaturik, erraldoiari berari moztu zion eskua eta jaurti egin zuen. Hortik dator herriaren flandriar izena: (ant = eskua, werpen = jaurti).

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anberesko barrutiak.

Anberes bederatzi barrutiz osatutako dago. Hiria antolatzeko era hau 1983an ezarri zen, Anberes gune metropolitarreko zortzi udalerri anexionatu zituenean. Horrela, udalerriak Anberesko barruti bihurtu ziren, eta garai hartara arte Anberes izandako hiriari Anberes barruti deitzen hasi zitzaion.

# Izena Azalera
(km²)
Biztanleria
(31/12/2006)
1 Anberes (barrutia) 87,30 168.049
2 Berchem 5,79 40.062
3 Berendrecht-Zandvliet-Lillo 52,66 9.583
4 Borgerhout 3,93 41.779
5 Deurne 13,06 69.585
6 Ekeren 8,07 22.326
7 Hoboken 10,67 34.542
8 Merksem 8,28 41.004
9 Wilrijk 13,61 38.319

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1983an honako udalerriak anexionatu zituen: Berchem, Borgerhout, Deurne, Hoboken, Merksem, Wilrijk en het grootste gedeelte van Ekeren (+64,68 km² eta 305.503 biztanle).

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anberesko tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Anberesko tranbia

Anberes eta inguruko gune metropolitarra elkartzen dituen garraiobidea da. 1991tik zerbitzua De Lijn enpresa publikoak kudeatzen du eta guztira 12 linea daude. Horietatik lau, lurpeko ibilbidea dute hiriaren erdigunean Anberesko aurre-metro izenaz ezagutzen dena osatuz.

2010ean tranbiak 120 milioi bidaiari izan zituen.

Portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Anberesko portua

Anberesko portua, munduko porturik garrantzitsuenen artean dago, eta 2009an 160 milioi tona zama mugitu ziren bere kaietan. Anberesko portutik munduko 800 portu desberdinetarako zerbitzuak eskaintzen dira, eta gai desberdinak garraiatzen dira. Kontainer terminalen artean Mediterranean Shipping Company enpresarena nabarmentzen da, Europan enpresa suitzarrak duen handiena.

2010ean portuko agintaritzak etorkizuneko plangintza onartu zuen, eta guztira 1.600 milioi euroko inbertsioak egingo dira 15 urteko epean. Portuak handitzeko leku fisiko gutxi duenez, General Motorsek Anberesen zuen lantegia hartzen duen orubea erabiltzea espero da.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920. urtean, Belgikako herri hau izan zen Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituena. Bertan, Paavo Nurmi atleta finlandiarra nabarmendu zen beste kirolari guztien gainetik.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anberes ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anberes Aldatu lotura Wikidatan