Francisco Franco Fundazio Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Franco Fundazioa» orritik birbideratua)
Francisco Franco Fundazio Nazionala
Datuak
Izen ofiziala
Fundación Nacional Francisco Franco
Izen laburraFNFF
Motafundazioa eta presio-taldea
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaJuan Chicharro Ortega (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formafundazioa
Historia
Sorrera1976ko urriaren 8a
webgune ofiziala
Facebook: FundacionNacionalFranciscoFranco Twitter: FNFFranco Edit the value on Wikidata

Francisco Franco Fundazio Nazionala (gaztelaniaz: Fundación Nacional Francisco Franco edota FNFF) Espainiako eskuin muturreko erakunde bat da. Fundazioaren esanetan bere helburu nagusia Francisco Franco espainiar diktadorea oroimena eta egiteak hedatzea omen da, alegia frankismoari babes ematea.

1976ko urriaren 8an, Franco diktadorea hil ostean Madrilen sortua izan zen, eta hiri honetan egoitza nagusia du. Fundazio honetarako lan egiten duten historialariak eskuin muturreko pentsakerakoak dira.

Espainiako Oroimen Historikoaren Legearen guztiz aurka azaldu da, bai eta Diktadura Frankista gaitzestera ere. 2017ko ekainaz geroztik, Meirásko jauregiaren bisitak ere kudeatzen ditu.

Bere burua inongo diru irabazirik gabeko erakunde pribatu gisa aurkeztu arren, PP alderdi politikoak hainbat alditan diru laguntzak eman dizkio, gutxienez 2002 eta 2003an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]