Francisco Marroquín Unibertsitatea
Itxura
Francisco Marroquín Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | unibertsitatea |
Herrialdea | Guatemala |
Historia | |
Sorrera | 1971 |
Sortzailea | Manuel Ayau (en) |
webgune ofiziala |
Francisco Marroquín Unibertsitatea edo UFM, Guatemalako Guatemala Hirian dagoen unibertsitate pribatu eta laikoa da. 1971ko abuztuan sortu zen, libertarismoaren filosofiaren inguruan.[1] Pertsona libre eta arduratsuen gizarte baten printzipio etiko, juridiko eta ekonomikoak irakastea eta hedatzea du eginkizun. UFM 256. tokian dago Latinoamerikako unibertsitateen sailkapen akademikoko QS Latin American University Rankings-en.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen errektorea Manuel Ayau izan zen (1972tik 1988ra).[3]
2018ko irailaren 28an ordezkaritza bat ireki zuen Madrilen, baina haren tituluak ez dira ez ofizialak ez Espainian onartuak.[4]
Errektoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Manuel Ayau (1971-1989)
- Fernando Monterroso (1989-2003)
- Giancarlo Ibarguen (2003-2013)
- Gabriel Calzada (2013-2021)
- Ricardo Castillo A. (2021 - egun)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tradiciones UFM por Redacción. Recuperado el 3 febrero, 2019.
- ↑ «QS University Rankings: Latin America 2016» Top Universities (QS Quacquarelli Symonds) 5 de noviembre de 2015.
- ↑ Herencia de Libertad Página oficial «Consultado el 20 de agosto de 2013»
- ↑ https://nomada.gt/blogs/existe-relacion-entre-la-ufm-y-el-caso-lezo-en-espana/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Marroquín Unibertsitatea |