Francisco Sánchez Cárdenas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco Sánchez Cárdenas
Bizitza
Jaiotza Panama1942ko urtarrilaren 28a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta medikua

Francisco Sánchez Cárdenas (Panama, 1942ko urtarrilaren 28a) panamar politikaria eta sendagilea da.

Medikuntzan eta kirurgian lizentziatu zen. Gainera, neurokirurgiako ikasketak egin zituen Metropoliko Ospitalean eta mikrokirurgiakoak Bonneko Unibertsitatean. 1979tik aurrera, mediku espezialista gisa lan egin zuen Panamako Paitilla Klinikan, eta, 1983an, Gizarte Segurantzako Kutxako Zuzendariorde orokor izendatu zuten; 1984 arte egon zen kargu horretan. 1985etik 1986ra bitartean, neurokirurgiako zaintza intentsiboen buru izan zen, eta eremu kritikoetako koordinatzaile Metropoliko Ospitalean.

Politikari dagokionez, Alderdi Demokratiko Iraultzailearen sortzaile izan zen eta alderdi horretako Biltzar Nazionaleko kide izan zen. 1985ean, Panamako Osasun ministro izendatu zuten. Idatzi dituen lanen artean, aipagarria da Política y Salud (1984).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]