Francovich eta Bonifaci v. Italiako Errepublika auzia (C-6/90 eta 9/90 metatuak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francovich eta Bonifaci v. Italiako Errepublika auzia
Motaauzitegi prozedura
AuzitegiaEuropako Justizia Auzitegia

Francovich v Italia (1991) C-6/90[1] Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabakia izan zen, eta ezarri zuen Europar Batasuneko estatu kideak erantzule bihurtzen zirela eta kalte-ordaina ordaintzeko obligazioa izan zezaketela kaltea jasandako edozein partikularri, EB-ko zuzentarauaren transposizioa gaizki egiteagatik lege nazionaletara egokitzerako orduan. Geroztik, Printzipio hori “estatuaren erantzukizunaren printzipioa” edo "Francovich-en araua" bezala ezagutzen da Europar Batasuneko zuzenbidean.

Egitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arazoa sortu zuen Zuzentaraua izan zen lehenengo gertakizuna. 80/987 Zuzentarauaren[2] arabera (gaur egun 2008/94/EE[3]), EBko estatu kideek beren legedi nazionalean xedapenak ezarri beharko zituzten, beren enplegatzaileak kaudimengabetuko (enplegatzaileak ez dute zerrekin ordaindu) balira, soldata oraindik ordaindu gabe zuten langileei gutxieneko asegurua eskaintzeko. Beraz, egoera hau Italiako bi enpresarekin gertatu zen. Alde bateetik, Francovich jaunari, CDN Elettronica SnC enpresan, 6 milioi lira zor zizkioten. Beste aldetik, Bonifaci andreari eta bere lankideetako 33ri 253 milioi lira zor zitzaizkien, Gaia Confezioni Srl enpresak porrot egin ostean.

Hori dela eta, zuzentarauak sortu zuen arazo larria. Zuzentaraua 1983rako txertaturik egon beharko litzateke, baina bost urte igaro ondoren oraindik ez zieten ezer kobratu (Francovichi era Bonifaciri) , enpresa horien likidatzaileek dirurik geratzen ez zela jakinarazi baitzuten. Beraz, erreklamazio bat jarri zuten Italiako estatuaren aurka, haien galerak konpentsatzeko estatuak kalte-ordainak ordaindu behar zituela argudiatuta, Zuzentarauaren transposizioa ez betetzeagatik.

Erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Justizia Auzitegiak esan zuen Italiako Gobernuak bere obligazioak ez zituela bete, eta langileen galera konpentsatzeagatik erantzule zela. Gainera, Auzitegiak uste zuen arau-hauste horien ondoriozko kalte-ordainak auzitegi nazionalen aurretik egon beharko liratekeela, estatuaren erantzukizunaren oinarria zuzentarauaren transposizioa gaizki egin izanean baizetzan. Bestalde, erreklamatzaileek frogatu beharko zuten zuzentarauak eskubide zehatzak ematen zizkiela, bere idazkeran identifikagarriak zirenak. Gainera, erreklamatzaileek jasandako galeraren eta estatuak zuzentaraua ez betetzearen arteko kausa-lotura frogatu behar zuten.

Hasteko, gogoan izan behar da EEko Tratatuak bere ordenamendu juridiko propioa sortu duela, estatu kideetako antolamendu juridikoetan integratuta dagoena eta haien epaitegiek aplikatu behar dituena.Ordenamendu juridiko horren subjektuak estatu kideak ez ezik, haien hiritarrak ere badira.

  • Gainera, koherentziaz onartu da Batasuneko Zuzenbidearen xedapenak beren eskumeneko eremuetan aplikatzerakoan eragin zuzena izango dutela zuzenbide nazionaletan, norbanakoen eskubideak babestuz.
  • Europar Batasuneko arauen erabateko eraginkortasuna kaltetu egingo litzateke, eta haiek ematen dituzten eskubideen babesa ahulduko litzateke, norbanakoek errekurtsorik lortu ezin izango balute galerak jasaterakoan.
  • Estatu kidearen errekurtsoa lortzeko aukera bereziki ezinbestekoa da, kasu honetan bezala, Erkidegoko arauen eraginkortasun osoa Estatuaren aldez aurretiko ekintzaren menpe dagoenean.
  • Hortik ondorioztatzen den printzipioa: Estatuak erantzuletzat jo daitekeen Europar Batasuneko Zuzenbidearen urraketen ondorioz, Estatu batek norbanakoei eragindako galeren eta kalteen erantzule izan behar duen printzipioa Itunaren sistemari dagokio.

Ekarpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzitegiak xedatu zuen prozedurek estatu kide bakoitzaren erantzukizuna nola bete behar zen zehaztu behar zutela. Epai honen ondorioak eraldatzaileak izan dira Europar Batasuneko Zuzenbidean; izan ere, geroago, jurisprudentzia-ildo bat sortu da, argitu gabe dauden kontzeptuak konpontzeko ahaleginean. Azkenik, Francovich epaiaren bidez, Europar Batasuneko zuzenbideko zer arau mota urratu diren edo zer urratze mota egin den aipatzen da, eragindako agintari nazionalaren, legegilearen, administrazioaren edo epailearen arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «EUR-Lex - 61990CJ0006 - EN - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  2. (Ingelesez) «EUR-Lex - 31980L0987 - EN - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  3. (Ingelesez) «EUR-Lex - 32008L0094 - EN - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]