Fugitivos del paraiso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fugitivos del paraíso
Doctor Deseo taldearen pop-rock
Argitaratze data1992
GrabazioaElkar (Lasarte-Oria)
DiskoetxeaOihuka

Fugitivos del paraíso Doctor Deseo musika taldearen hirugarren diska da, 1992. urtean taldeak argitaratutakoa.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francis Díez (ahotsa)
  • Niko Brochado (gitarra)
  • Josi Jiménez (baxua)
  • Josu Monge (bateria)

Grabaketa eta abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disketxea aldatu zuten, Oihuka-rekin atera zuten eta Elkarren estudiotan grabatu, Lasarte-Orian. Diska honetan ere kolaborazio garrantzitsuak izan zituetzen, Karlos Jimenez, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Petre Bucataru, Mikel Balkarlos eta Carlos Hipolito[1]. Taldeari dagokionez Jesus Belmonteren tokia Niko Brochadok hartu zuen[2].

Fugitivos del paraíso hau taldearen diska ezagunena da, batez ere bertan agertzen den Corazón de Tango abestia, taldearen mitikoa bihurtuko zena[1]. Fugitivos de paraíso, Panfleto nº13, ¡Darle fuego a Bilbao! eta Noche de viernes ere ezagun egin ziren besteak beste. 1992an bertan CD formatuan atera zen[3] eta abesti gehigarri bat zegoen, lehenengo diskako Un mar en medio-ren bertsio akustikoa.

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuri beltzezko argazki bat da, bertan bikote bat tangoa dantzatzen ageri da. Argazkia gerritik behera aterata dago eta neskak eskua dauka mutilaren hankartean.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Desde el centro del Huracán - 2:45
  2. Panfleto nº13 - 4:55
  3. Fugitivos del paraíso - 4:30
  4. Una vez más - 2:17
  5. Apague la televisión - 3:30
  6. Olas y naufragios - 2:40
  7. Corazón de Tango - 3:46
  8. ¡Darle fuego a Bilbao! - 3:21
  9. Noche de viernes - 4:46
  10. Tiemblo solo de pensar en mi testiga de Jehová - 3:29
  11. Un mar en medio* - 4:48 (bertsio akustikoa, CD-an)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) ERLANTZ. «Historia de la musica Rock - Doctor Deseo» historiasderock.es.tl (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  2. Txiribita. (2012-02-03). «Doctor Deseo - Fugitivos Del paraiso (1992)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  3. (Ingelesez) «Doctor Deseo - Fugitivos del Paraiso» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]