Triangelu angeluzuzen bateko angeluen eta aldeen notazioa
Triangelu angeluzuzen batean, funtzio trigonometrikoa aldeen neurrien arteko erlazioak adierazten dituzten funtzioetako edozein da. Funtzio nagusiak sei dira: sinua, kosinua, tangentea, kosekantea, sekantea eta kotangentea. (Ikusi irudia) ABC triangelu angeluzuzen bat izanik, C angelu zuzena dela eta a, b eta c, hurrenez hurren, A, B eta C angeluen aurrez aurreko aldeak direla, funtzio trigonometrikoak hauek dira:[1]