GEU

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
GEU
GEU
Mota tokiko informazioaren hilabetekaria
Lehen zenbakia 1992
Azken zenbakia 2009
Banatze lurraldea Araba
Argitaratze hiria Gasteiz
Hizkuntza euskara
Argitaratzea Geu Elkartean
Ale kopurua 3.000 ale
Zuzendaria Estitxu Breñas Gonzalez de Zarate
ukberri.net

GEU Arabako euskal hilabetekari bat izan zen. Euskarari eta euskal kulturari loturiko gaiak jorratzen zituen, Arabakoak eta Euskal Herrikoak batik bat. Hilero 3.000 ale inguru argitaratzen zituen, 2009ko abenduan iragarritako etenaldi arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an sortu zen GEU Elkartearen ekimenez, aldizkariak GEU Gasteiz izena zuela. Aldizkariaren aurkezpen testuak honela zioen: «argi utzi nahi dugu euskara indartu eta zabaltzearekin batera, Gasteizko gizarte-bizitza, bertako gora-beherak, arazoak, gertaerak, etab. jasotzea dela gure asmoa [...].»

85. zenbakiaz gero, GEU izenera aldatu zuten. Eduki anitzak jorratzen zituen, besteak beste, kultura, euskalgintza, bidaiak, artea, umorea eta historia. Azalak eta zenbaki bereziak izan ezik, zuri-beltzez argitaratzen zuten. 2007ko maiatzean 15 urte bete zituen 173. zenbaki berezi eta koloredunaren argitalpenarekin.

Zuzendaria Estitxu Breñas Gonzalez de Zarate zen.

Etenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko abenduan aldizkariaren argitaratzea eten egingo zutela iragarri zuten, batez ere arazo ekonomikoengatik.[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Estitxu Breñas: «GEU aldizkariak, gero arte... nik, agur...», 2009-12-09.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]