GEU Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Geu elkartea Gasteizko euskaldunak biltzeko asmoz 1992an sortutako elkartea da. Elkartearen helburu nagusia euskararen erabilera sustatu eta haren inguruan sortutako komunitatea sendotzea da.

Lan ildo nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GEU elkarteak esparru askotan sustatzen ditu euskarari lotutako jarduerak. Egitasmo nagusiak hauek dira:

  • GEUrekin mendira: Mendirako txangoak antolatzen dituen taldea da.
  • Gasteizko Irakurle Kluba: Aldizka biltzen den taldea euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan aritzeko, liburuaren egilearen beraren parte hartzearekin.
  • Kultur Errota: Kultura eta aisialdi jardueren programa, urte osoan hiriko hainbat gunetan garatzen dena.
  • Gasteizko Euskararen Agenda: Gasteizen eta Araban euskaraz antolatzen diren jarduera guztien bilduma.
  • Gasteizko Mintzalaguna: Euskara praktikatu nahi dutenen topagunea, aldizkako topaketen bidez eta laguntzaile batekin euskarazko etorria hobetzeko.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992tik 2009ra GEU (Geu Gasteiz) izeneko aldizkaria kaleratu zuen elkarteak. 2012an Hirinet izeneko proiektu multimedia jarri zuen abian, Internet bidezko komunikazioari garrantzi berezia emanez. 2014ko amaieran, berriz, Alea aldizkari astekaria argitaratzen hasi zen.

Oihaneder[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak, Gasteizko Kafe Antzokia Plataformaren beste talde batzuekin eta Udalarekin batera Oihaneder Euskararen Etxea 2014ko urrian zabaldu zuten, Montehermoso edo Oihaneder jauregian hain zuzen ere. Bertan, kultur ekimenak antolatzea eta euskaldun komunitatearen bilgune izatea dituzte helburu nagusi.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]