GTK
Itxura
GTK | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1998 |
Argitaratze-data | 1998 |
Azken bertsioa | 4.16.3 |
Honen izena darama | GIMP |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna |
Euskarria | Plataforma-anitz |
Programazio-lengoaia | C |
Programazio paradigma | Programazio deklaratibo |
Irakur dezake | GNU/Linux, MacOS X, UNIX-moduko, Microsoft Windows eta Linux |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Lesser General Public License, version 2.1 (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | GNOME Foundation (en) eta GNU Project (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
www.gtk.org | |
Iturri-kodea | https://gitlab.gnome.org/GNOME/gtk eta https://github.com/GNOME/gtk |
GTK intefaze grafikoak garatzeko liburutegi edo garatze rutina talde garrantzitsu bat da. GNOME, Xfce edo ROX ingurune grafikoetan erabiltzen da normalean.
LGPL lizentziapean dago, software librea da, plataforma anitzetan dabil eta GNU proiektuaren zati garrantzitsu bat da.
Hasiera batean GIMP garatzeko sortua, GTK GIMP toolkit-ren akronimoa da eta oso erabilia da linux-erako programa eta programatzaileen artean QTrekin bat, azken hau KDErako.
GTKren diseinuak beste programazio-lengoaia batzuekin programatzeko aukera ematen du, C, C++, Perl edo Pythonekin adibidez.
Gaur egungo bertsioa GTK 3 da, aldaketa eta hobetze askorekin aurreko bertsioarekin alderatuta.
GTKren liburutegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GTK hiru liburutegitan oinarritzen da:
- GLib behe-mailako lengoaia-liburutegi bat da, GTK eta GNOMEren oinarrizko egitura. C programazio-lengoaiaren datu-egiturak maneiatzeko tresnak, eramangarritasuna, exekuzio-denbora funtzioak (runtime) ziklo moduan, hariak, karga dinamikoa edo objektu sistemekin lan egitea ahalbidetzen du.
- Pango testuaren errendatze eta diseinuarentzako liburutegia. Internazionalizazioari arreta berezia ezarri zaio, arabiar hizkuntzak edo japoniar hizkiak marraztea ahalbidetuz. GTK+-2 bertsioan letra-tipoak eta testuak maneiatzeko nukleoa da.
- ATK elbarri eta ezgaituentzat erabilgarritasun handiko interfazeak sortzeko liburutegia da. Tresna ezberdinen artean, handitze lupak, pantaila irakurleak edo teklatu eta saguaz gain beste sarrera modu batzuk gaitzeko balio du.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) GTK.org
- (Ingelesez) GTKrekin egindako programa zerrenda
- (Ingelesez) Pango.org