Plataforma-anitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Plataforma-anitza terminoa erabiltzen da informatikan plataforma edo sistema eragile ezberdinetan ibiltzeko ezaugarria betetzen duela esateko. Adibidez, Windows eta Linuxen dabilen software bat plataforma-anitza da. Honi esker, erabiltzaileak ez du sistema eragile aldaketarik egin beharko software hori erabili ahal izateko, abantaila da beraz ezaugarri hau izatea. Dena dela, software bat plataforma-anitz izateak ez du plataforma guztietan funtzionatuko duenik esan nahi.

Zenbait programazio lengoaiek aplikazio plataforma-anitzak sortzeko aukera eskaintzen dute, hala nola Java eta C++, baina gehienetan plataforma bakoitzarentzako konpilatu behar izaten da.