Gabardina
Itxura

Gabardina beroki arina da, euritik babesteko janzten dena.[1]
Ehun iragazgaitza Thomas Burberryk sortu zuen 1880an baina, jada 1861ean, Garibaldiren armadak garibaldina edo gabardina izeneko berokiak janzten zituen.[2] Lehen Mundu Gerran britainiar eta frantziar soldaduek erabili zuten eta, 1930 eta 1940ko hamarkadetan, Hollywoodeko aktoreek modan jarri zuten gangsterrak irudikatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ "Fernando el Católico" Erakundea (1994), Archivo de filología aragonesa (Gaztelaniaz).