Gabriela Wiener

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Gabriela Wiener

Bizitza
JaiotzaLima1975eko azaroaren 24a (48 urte)
Herrialdea Peru
Familia
AitaRaúl Wiener
Hezkuntza
HeziketaPontifical Catholic University of Peru (en) Itzuli
Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta poeta
Lan nabarmenak

Gabriela Wiener Bravo (Lima, Peru, 1975eko azaroaren 24a) Hegoamerikako kronista berrien taldeko idazle eta kazetari perutarra da.[1][2][3] Espainian bizi da 2003tik.[4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raúl Wiener analista politiko eta kazetari peruarraren eta Elsi Bravo Castillo gizarte-langilearen alaba da. Hizkuntzalaritza eta literatura ikasi zituen Peruko Unibertsitate Katolikoan. Ondoren, kultura historikoan eta komunikazioetan masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Kataluniako hiriburuan bizi izan zen 2003tik 2011ra, eta ondoren Madrilera joan zen bizitzera.

Kazetaritza lanak egin ditu El Comercio egunkarian, eta desagertutako Lateral aldizkariko erredakzio-kontseiluko kide izan da. Bestalde, Espainiako Primera Línea eta Marie Claire aldizkarietako erredaktore-buru izan da. Beste herrialde batzuetako hainbat argitalpenetarako idatzi du (Corriere della Sera, Words Without Borders, The White Review, Virginia Quaterly Review, Orsai, Esquire, Revue XXI, Clarín, El Universal, El Mercurio, La Vanguardia), eta beste hainbat komunikabidetan parte hartzen du (hala nola, Peruko La Republica egunkarian, Etiqueta Negra aldizkarian, El País, La Mula, Primera Línea, Cosas Hombre, El Salto eta Eldiario.es).[6][7][8][9][10]

Haren testuak hainbat antologiatan agertu dira (Selección Peruana 2015, Estruendomudo; Mejor que ficción. Crónicas ejemplares, Anagrama; Solo cuento, UNAM; Antología de la crónica latinoamericana actual, Alfaguara; Novísima relación, IFC; Matar en Barcelona, Alpha Decay; Mujeres que viajan solas, El Mercurio) eta bere kronika batzuk ingelesera, italierara eta frantsesera itzuli dira.

Bere lehen poema-liburua, Cosas que deja la gente cuando se va, plaketa gisa argitaratu zuen 2007an. 2014an, berriz, La Bella Varsovia argitaletxe madrildarrarekin Ejercicios para el endurecimiento del espíritu poema-liburua argitaratu zuen. Fikziozkoak ez diren beste zenbait liburu idatzi ditu, gonzo kazetaritza deritzonaren erakusgarri: Llamada perdida, Sexografías, Nueve lunas eta Mozart, la iguana con priapismo y otras historias.

Bere literatura-lanaren parte ere dira Jaime Rodríguez Z bikotekidearekin batera eginiko hainbat performance (Dímelo delante de ella eta 1986, publikoaren eta pribatuaren arteko mugei eta barne-memoriari buruzkoak). Bakarka ere aritu da genero horretan, (Qué locura enamorme yo de ti)[11].

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaime Rodríguez poeta eta kazetari limatarraren eta Rocío Lanchares Bardají musikari eta aktibista madrildarraren bikotekidea da. Poliamodiozko harreman bat osatzen dute, eta Coco (Bartzelona, 2006) eta Amaru (Madril, 2015) seme-alabak hazten dituzte[12].

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cosas que deja la gente cuando se va, Pontificia Universidad Católica del Perú, Estudios Generales Letras, Lima, 2007
  • Sexografias, kazetaritza narratiboaren eta memoria sexualen arteko liburua; Melusina, Bartzelona / Planeta, Lima, 2008.
    • Berrargitalpena: Seix Barral, Kolonbia eta Peru, 2015.
    • Italierarako itzulpena: Corpo a corpo, La Nuova Frontiera, 2012.[13]
    • Ingelesezko itzulpena: Sexographies, Restless Books, 2018.[14]
    • Poloniarako itzulpena: Seksografie. Reportauczestniczáy o pokusach i pragnieniach, Editorial Prószyρski i S-ka, 2020.[15]
  • Nueve lunas, bere haurdunaldiari buruzko memoriak; Mondadori, Bartzelona, 2009 (Planeta, Lima; Marea, Buenos Aires, 2012; Seix Barral, Kolonbia eta Peru).
    • Ingelesezko itzulpena: Nine moons, Restless Books, 2020.
  • Mozart, la iguana con priapismo y otros historias, kronika-bilduma, Sigueleyendo, Bartzelona, 2011
  • Kit de supervivencia para el fin del mundo, Flash Relatos, 2012
  • Llamada perdida, kontakizun autobiografikoak; Estruendomudo, Lima, 2014 (Malpaso Ediciones, Bartzelona, 2015; Estruendomudo CL, 2018)
  • Ejercicios para el endurecimiento del espíritu, La Bella Varsovia, Madril, 2014 (Pesopluma, Lima, 2016)
  • Dicen de mí, Estruendomudo, Lima, 2017
  • Qué locura enamorarme yo de ti, Mariana de Althaus-ekin lankidetzan, Lima, abuztua, 2019.
  • Tranquilas: Historias para ir solas por la noche. Lumen, 2019.
  • Huaco retrato. Literatura Random House, 2021.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Nogales, Michelle. (2018-10-10). «Cuatro cronistas latinoamericanxs que vale la pena leer» Muy Waso (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Página/12 :: las12» www.pagina12.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Gabriela Wiener: "Las mujeres están buscando justicia a su manera"» Perfil 2017-11-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Gabriela Wiener: "Me acusan de fea, de chola, de feminazi, de amargada, de monstruosa"» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  5. «Gabriela Wiener» www.eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  6. Mª Nieves Mira. (22 de abril de 2015). «Gabriela Wiener: «La crónica es un bicho de esos que mezcla y engulle todo»» Madrilánea.
  7. (Gaztelaniaz) Sandoval, Carla. (0001-11-30). «Gabriela Wiener: ‘Es necesario escribir­ en voz alta y en ­primera persona’» El Comercio (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Imaginemos que se acaba el mundo, ¿qué libros elegiríamos salvar?» RevistaOrsai 2012-06-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  9. (Gaztelaniaz) «Un apocalipsis doméstico» RevistaOrsai 2012-06-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  10. (Gaztelaniaz) «Las llamas de la Utopía» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  11. (Gaztelaniaz) Hablemos, escritoras (Episodio 410): Gabriela Wiener - Latin American Literature Today. 2024-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  12. (Gaztelaniaz) «Gabriela, Rocío y Jaime: “Una relación poliamorosa requiere mucha imaginación”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  13. Corpo a corpo en la página de la editorial La Nuiva Frontiera
  14. Sexographies en la página de Restless Books
  15. Seksografie en la página de libros polacos”