Edukira joan

Gadget

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gadget bat helburu eta funtzio jakin batzuk dituen gailua da, normalean txikiak, praktikoak eta aldi berean berritzaileak direnak. Gadgetei batzuetan gizmo[1] edo widget[2] deitzen zaie.

Halaber, gadget izena mini-aplikazio kategoria berri batzuei eman zaie baita ere. Aplikazio hauek zerbitzuak hobetzeko, informazioa eskaintzeko edo World Wide Web-en egiten diren edozein ordenagailuen interakzioak aipatzeko diseinatuak izan dira. Esate baterako, negozio-aplikazio baten hedapen bat izango zen, erakundearen estatusaren informazioa ematen duena.

Normalean gailu elektroniko eramangarriei gadget deritze, PDAk, mugikorrak, Smartphon-ak eta mp3 erreproduzitzaileak, besteak beste.

Gadget gehienak teknologia arlokoak izan arren, beste gadget mota batzuk daude.

  • Gadget elektronikoak, irratiak eta zirkuitu integratuak dituzten gailu modukoak.
  • Weareableak[3], gadget elektroniko batzuen multzoa da. Hauek gure gorputzaren edozein aldetan jartzen dira, eta etengabe daude erabiltzailearekin eta beste gailu batzuekin elkarreraginean, funtzio finko bat egiteko helburuarekin. Erloju adimentsuak, Smartwatch-ak, GPSa duten kirol zapatak eta gure osasuna zaintzen duten besokoak dira gailu hauen adibideak, gure bizitzan gaur eta gehiagotan agertzen direnak.
  • Gadget mekanikoak, esate baterako, bizikletak, erlojuak eta termometroak.
  • Gadget informatikoak, widget modukoak, adibidez. Hauek mini aplikazio batzuk dira, maiz erabiltzen diren funtzioen sarbidea errazten dituztenak.

Gadget hitzaren etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gadget hitzaren etimologiaren hainbat teoria egon arren, ezagunena 1884. eta 1885. urtekoena da. Urte hauetan frantziar "Gaget, Gauthier & Cia" konpainiak, Askatasunaren Estatuaren burdinolaren funtzioaz enkargatu zena, monumentuaren miniaturazko erreplikak saltzea erabaki zuen, proiektua finantzatu ahal izateko. Hala ere, teoria hau beste hainbat hipotesi ezeztatzen ditu, halaber, nabigazioan jadanik erabilia dela defendatzen duena edo gâchette edo gagé termino frankofonotik datorrela ziurtatzen duena. Edozein modutan, gadget hitza, 80. hamarkadan hasi zen erabiltzen eta ezagun bihurtu zen anglosaxoi herrialdetan.

Gadget hitzaren lehenengo agerpen inprimatua, 1886. urtean izan zen, Robert Brown, Spunyarn and Spindrift liburuan. Liburu honetan, gadget hitza marinelek erabili zuten, gogoratzen ez den objektu bat aipatzeko.

Gadgetak eta kultura herrikoia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gadget hitza hizkera ez ingeleseko beste hainbat herrialdetan erabiltzen da baita ere, kultura herrikoiari esker. Esate baterako, Frantzian eta beste Europar herrialdetan, Inspector Gadget marrazki bizidunen sailari esker zabaldu egin zen. Marrazki bizidun sail honetan, protagonista detektibe baldar eta despistatu bat da eta bere kapelatik ateratzen ziren hainbat tramankulu amaigaberekin zihoan hornitua. Adibidez, aterki bat zeukan eskuan (gadgetoparaguas izenekoa) baita radar bat ere (gadgetoradar izenekoa).

Fikzioan ikusi ahal izan ditugu gadgetak, adibidez, James Bond pelikuletan, Iron Man edo Batman sailetan. Pelikuletako edo sailetako pertsonaia hauek guztiak, beti haien gadgeten mende egon dira.

Interneteko erabiltzaile askok gadget bat aipatzeko gizmo[1] hitza erabiltzen dute. Interneten ere, badaude gizmo mundura eskainitako webgune eta blog ugari. Erreferentzia hau guztiei esker, gaur egungo Interneteko zale gazteek gadget bat ordenagailuko pantailan ezagutzen dute.

Fitxategi:Street life New York May 2015 (18263852555) cropped.jpg
Batman

XX. mendeko erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gadget hitzak XX. mendeko bigarren erdialdean esanahia psikoanalisiaren arloan bereganatzen du, Jacques Lacan psikoanalista frantziarrak sortutako kontsumo objektuak aipatzeko, eta hauek, logika kapitalista eskaintzen zituen “desirako” objektuak zirela esateko erabiltzen hasi zenean.

Lehenengo bonba atomikoa, Gadget izendatuta izan zen Manhattan Proiektuaren zientzialariengatik, Trinity Proba atomikoan probatu zutenean. Gadget hitza erabiltzeko, beste hainbat sinonimo erabili ohi dira XX. mendean, adibidez, trikimailua, tramankulua edo tresna.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Significado de GIZMO en el Diccionario Cambridge inglés» dictionary.cambridge.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Significado de WIDGET en el Diccionario Cambridge inglés» dictionary.cambridge.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  3. (Ingelesez) Beal, Vangie. «What is Wearable Technology (wearable gadgets)? Webopedia Definition» www.webopedia.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).