Manhattan Proiektua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Historiako lehen proba nuklearrak (Trinitate Proba) garatutako onddo-hodeia.

Manhattan Proiektua Bigarren Mundu Gerran lehen arma nuklearra (bonba atomikoa) garatzeko asmotan AEBek, Erresuma Batuak eta Kanadak zuzendu zuten proiektua izan zen. AEBetako Injeniaria Gorputzaren aginpean, 1941 eta 1946 urteen bitartean garatu zen. Administrazio orokorraren arduradun Lesli R. Groves jenerala zegoen, eta ikerkuntza burua Robert Oppenheimer fisikaria izan zen.

Proiektuaren emaitzei esker, hiru bonba nuklear lehertu ahal izan ziren 1945ean: uztailaren 16an plutoniozko bonba batekin lehenengo proba egin zen (Trinitate proba) Mexiko Berria estatuan; Little Boy izeneko uranio aberastutako bonba Hiroshimaren gainean, abuztuaren 6an; eta Fat Man plutoniozko bigarren bonba bat Nagasakiren gainean, abuztuaren 9an.

Proiektuaren jatorrian Alemania Nazia bere kabuz horrelako armak ikertzen ari zen Aliatuen beldurrak zegoelako. Nahiz eta hasiera batean ikerkuntza programa txikia zen, 130.000 lagun baino gehiagok egin zuten lan horretan, eta garaiko 2.000 miloi dolarreko kostua izan zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manhattan Proiektua Aldatu lotura Wikidatan