Tipografia gaeliko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaeliko tipografia» orritik birbideratua)
Gaeliko tipografiako hizki motak.

Tipografia gaelikoa edo gaelerazko tipografia (irlanderaz Cló Gaelach) XVI. eta XX. mendearen artean irlanderaz erabili izan zen idazkera mota edo tipografia bat da. Gutxi gorabehera usadioz 1571. urtetik 1960. urterarte erabilia izan zen.

Gaur egun apaindura helburuekin besterik ez da erabiltzen: adibidez, irlandar egunkari jakin batzuk beren azal nagusiko izenburua kaligrafia honetan argitaratu ohi dute, Irlandako taberna edo pub ugarien kanpoaldeko izenak hizki mota honetan margotu ohi dira, zoriontzeko txartelak edota iragarki kartelak ere hizki hauekin idazten dira... gutxi gorabehera Euskal Herrian euskal tipografiarekin gertatu ohi den antzera.

Chuaigh bé mhórshách le dlúthspád fíorfhinn trí hata mo dhea-phorcáin bhig.
"Erabat kontent laia zuri trinko bat zeraman emakume bat nire ongi gizendutako txerritxoaren kapelan zehar zihoan."
Duibhlinn an cló a úsáidtear anseo
"Hemen Duibhlinn tipografia erabili da."
Chuaigh bé mhórshách le dlúthspád fíorfhinn trí hata mo dhea-phorcáin bhig.
"Erabat kontent laia zuri trinko bat zeraman emakume bat nire ongi gizendutako txerritxoaren kapelan zehar zihoan."
Ceanannas an cló a úsáidtear anseo
"Hemen Ceannanas tipografia erabili da."

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]