Cork

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cork
Corcaigh

Statio bene fida carinis
"Itsasuntzientzako Babesleku Oso Ziurra"
Cork
Cork hiriko hainbat lekuen irudiak.
Corkerko bandera

Corkerko armarria

Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Corkeko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Munster.svg Munster
Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Corkeko konderria
Herritarra Corktar
Koordenatuak

51°53′50″N 8°28′12″W / 51.89722°N 8.47000°W / 51.89722; -8.47000Koordenatuak: 51°53′50″N 8°28′12″W / 51.89722°N 8.47000°W / 51.89722; -8.47000

Cork non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Cork
Eremua 37,3 km²
Garaiera 0 m
Posta kodea C
Biztanleria 119.230 bizt. (2011)
Dentsitatea 3.196,51 bizt./km²
Sorrera 1185
Telefono aurrizkia 021
www.cork.ie

Cork edo Corcaigh Irlandako bigarren hiririk populatuena da, Dublin ondoren, herrialdeko hegoaldean kokatuta dagoena. Halaber, Munster probintziako eta izen bereko konderriaren hiriburua da. Lee ibaiak hiria zeharkatzen du. 2011an 119.230 biztanle zituen, 198.582 metropoli-barruti osoa kontuan hartuta, honek Irlandako Errepublikako bigarren hiria bihurtzen du, eta hegoaldeko hiri nagusia. 2005ean Europako kultura-hiriburua izan zen Cork.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaelerazko Corcaigh hitzak "padura" esan nahi du, eta Lee ibaiaren ertzetako padurei egiten die erreferentzia.

Geografia eta Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lee ibaia Lough Mahon badiara iristen den puntuan kokaturik dago, kostaldetik kilometro batzutara. Corken bertan ibaia bitan banatzen da eta erdiko irlan dago erdigune historikoa.

Klima epela eta hezea da. Batazbesteko tenperatura 9 °C-takoa da urtarrilean eta 20 °C-takoa uztailean eta urteko batazbesteko prezipitazioak 1.227,9 mm-takoak izaten dira.

Datu klimatikoak (Corkeko aireportua, 1981–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.1 14.0 15.7 21.2 23.6 27.5 28.7 28.0 24.7 21.4 16.2 13.8 28.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.2 8.3 9.9 11.8 14.4 17.0 18.7 18.5 16.5 13.2 10.3 8.5 12.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.6 5.7 6.9 8.4 10.9 13.5 15.3 15.2 13.3 10.5 7.8 6.1 9.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.5 -8.6 -6.1 -2.4 -0.9 2.4 4.8 4.9 2.3 -0.4 -3.3 -7.2 -8.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.1 4.0 4.9 7.4 10.2 11.8 11.8 10.2 7.7 5.2 3.7 6.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 131.4 97.8 97.6 76.5 82.3 80.9 78.8 96.8 94.6 138.2 120.0 133.1 1227.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 16 13 14 11 12 10 10 11 11 15 14 15 152
Eguzki orduak 55.8 67.8 102.3 159.0 192.2 174.0 167.4 161.2 129.0 93 69 52.7 1423.4
Hezetasuna (%) 90 89 88 83 81 81 83 85 88 90 91 91 86.7
Iturria: [[1]]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI mendean eraturiko monastegi bat izan zen Cork hiriaren sorrera eragin zuena. X mendean vikingoekin merkatal harremanak eratzearen ondorioz monastegiaren inguruan herrixaka bat sortzen hasi zen. 1185ean Ingalaterrako tropa anglo-normandoen esku gelditu eta Joanes Lur Gabea erregeak hiri eskubideak eman zizkion. Cork gotortu egin zen berehala. Harresiei esker ingeles izaten jarraitu zuen Erdi Aroan zehar, inguratzen zuen eremu gaelikoaren aurrean. Garai hartan 2000 biztanle izatera iritsi zen baina 1349ko izurri beltzak 650 pertsona hil zituen. 1491an Bi Arrosen Gerran murgildu zen, Ingalaterrako tronurako hautagaia zen Perkin Warbeck hirian babestean. Ordutik "hiri errebeldea" ezizenarekin ezagutzen da Cork.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII mendean Frantziatik ihes egindako protestante ugari iritsi zen Corkera, eta gaur egun ikus daitezkeen eraikin eder ugari altxatu ziren orduan. Corken merkatal harremanak ere handitu ziren eta gurin eta behi-haragi ugari exportatzen hasi zen Britainia Handira, Europara eta Ipar Amerikara.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919-1921 arteko Irlandar Independentzia Gerran zeresan handia izan zuen, "hiri errebelde" ezizena berreskuratuz. Britainiar Black and Tans taldeak piztu zuen sua baina gerrilla irlandarrek gogor egin zieten aurre. Hiria Itun anglo-irlandarraren aurkari sutsua izan zen eta itunaren aldekoa zen armada irlandarrak hiria bereganatu zuen itsasok egindako eraso batean.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmazia industria da Corken nagusi. Suitzako Novartis enpresak viagra ekoizten du bertan. Apple Inc. informatika enpresaren lantegia ere badago bertan.

Garagardogintza ere industria garrantzitsua da. Corken Murphy's Irish Stout garagardoa ekoizten da Heinekenek bertan duen lantegi erraldoiean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa Ana eliza: Kanpaidorrea Corkeko eraikinik ezagunena da. "Lau aurpegitako gezurteroa" ezizena du, alde banatara dituen erlojuek ordu desberdina ematen dutelako.
  • Saint Fin Barre katedrala (protestantea)
  • Andre Mariaren katedrala (katolikoa)
  • Udaletxea
  • St. Patrick's eta Grand Parade kaleak
  • Merkatu ingelesa

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso hiri aktiboa da Cork. Musika eskola, Opera etxea, antzoki eta zinemez gain, kalean edonon aurkitzen dira musika taldeak edo antzerki taldeak. Honetaz gain Irlanda guztian bezala bertako pubetan musika zuzenean egon ohi da ilunabarretan. Hauek dira pub ezagunenak:

  • An Sin É
  • The Mutton Lane (1793koa)
  • The Oval
  • The Crane Lane Theatre
  • The Vicarstown
  • Maynes Pharmacy & Wibne Bar
  • Bodega

Aurrez esan bezala 2005ean Europako kultura-hiriburua izan zen Cork.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cork hegoaldeko hiri unibertsitarioa da. University College Cork 2003-04 sasoiko Irlandar Unibertsitate onena izendatua izan zen. Fakultaterik garrantzituenak Teknologia, Itsasogintza eta Merkatalgintza dira.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko gaelikoak dira nagusi. Cork GAA taldeak 30 aldiz irabazi du hurlingaren txapelketa nagusia eta Irlandako konderrien artean garaipen gehien dituen bigarrena da. Futbol gaelikoari dagokionez zazpi garaipen ditu txapelketa nagusian. 1890 eta 1990 urteetan txapelketa biak irabaztea lortu zuen.

Errugbiak ere indarra badu. 2006 eta 2008an Heinecken Cup txapelketa handia irabazi zuen Munster Rugby taldearen egoitzetako bat Corken dago, bestea Limericken. Cork Constitution eta Dolphin R.F.C. dira hiriko errugbi elkarteak.

Futbolari dagokionez Corkeko taldeek hamaika aldiz irabazi dute Irlandako futbol liga (Cork United 5, Cork City 2, Cork Athletic 2, Cork Celtic 1 eta Cork Hibernians 1) eta hamar aldiz kopa (Cork Athletic 4, Cork Hibernians 2, Cork City 2, Fordsons 1 eta Cork F.C. 1). Azkenengo garaipenak Cork City F.C.-k lortu ditu (liga 2005ean eta kopa 2007an).

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cork Aldatu lotura Wikidatan