Gaikako zabor-bilketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Papera eta kartoia birziklatzeko edukiontzia Gasteizen

Gaikako zabor-bilketa mota desberdinetako zaborrak bereiziz egiten den bilketa da: erretzekoak, birziklatzekoak, plastikoak, beirak, pilak, etab. aparte jarrita.[1]

Gaikako bilketa egiteko, funtsezkoa da herritarren laguntza: bizilagunek hondakin aprobetxagarriak gainerako hondakinetatik bereizten dituzte, eta edukiontzi egokietan uzten dituzte. Lankidetza hori lortzeko, herritarrak sentsibilizatzen dira ingurumen-hezkuntzako kanpainen bidez.

Aukeraketa errazteko, edukiontziak kolorearen arabera bereizten dira, eta, zenbaitetan, formaren arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gaikako zabor-bilketa», Euskalterm terminologia banku publikoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]