Edukira joan

Gaio Mezenas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaio Zilnio Mezenas» orritik birbideratua)
Gaio Mezenas

Bizitza
JaiotzaArezzoc.K.a. 68
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 8 ( urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Terentia (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria, mezenasa eta poeta

Gaio Zilnio Mezenas (latinez: Gaius Cilnius Maecenas; Arretium ziur aski[1], K.a. 68 aldean - K.a. 8a) Antzinako Erromako politika-gizona, Zesar Augustoren aliatua eta laguna, eta artista zein idazleen babeslea izan zen[2].

K.a. 68 aldean jaio zen, Arretium ziur aski. Urte batzuk zaharragoa bazen ere, Oktavianoren (gerora Zesar Augusto izango zenaren) laguna zen; hori zela eta, Julio Zesarren heriotzaren ondoan (K.a. 44), harekin bat egin zuen agintea eskuratzeko borrokan. Oktaviano, Marko Antonio eta Lepidok osatu zuten Triunbiratoaren garaian ere (K.a. 43-33), garrantzi handiko ahalegin diplomatikoak egin zituen lagunaren zerbitzura. Esate baterako, K.a. 40an Oktaviano eta Eskriboniaren arteko ezkontza adostu zuen[2].

K.a. 38an Oktaviano Siziliara joan zen, Sexto Ponpeioren aurka borrokatzera; gerra iraun zuen bitartean, Mezenas Erroma eta Italiako agintari nagusia izan zen. Aktiumgo garaipenarekin amaitu zen Marko Antonioren kontrako kanpainan ere, Oktavianoren gertuko laguntzailea izan zen. K.a. 30ean Oktavianoren aurkako konspirazioa zapaldu zuen[2]. Bizitzaren azken urteetan, ordea, bien arteko harremana hoztu zen, beharbada enperadorearen eta Mezenasen emaztearen arteko amodio kontuarengatik[1]. Beti ere, Mezenas K.a. 8an hil zen, Zesar Augusto oinordeko bakar izendatu ondoren.

Mezenas literaturaren historiari loturik dago, garai hartako Erromako olerkari garrantzitsuenei, hala nola Virgilio, Horazio eta Propertziori, babesa eman zielako. Poeta hauek erakartzeko, oturuntzak eta orgiak antolatzen zituen, eta influentziak, dirua eta mesedeak eskaintzen zizkien. Horrek ez du esan nahi poetek beren buruak saldu zituztenik; Horaziok, esate baterako, landetxe xume bat jaso zuen Sabinia aldean, baina uko egin omen zion kargu publikoak onartzeari[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Maecenas. in: 1911 Encyclopaedia Britannica. penelope.uchicago.edu.
  2. a b c d Posadas, Juan Luis. Mecenas, el amigo de Augusto y de los poetas. nationalgeographic.com.es.