Galarko gatzagak
| Galarko gatzagak | |
|---|---|
| Mota | eguzki lurrunketako gatzaga, parkea, gatzaga eta eraikin edo egitura suntsitua |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°45′06″N 1°38′57″W / 42.751761°N 1.649056°W |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
| Udalerria | Galar Zendea |
| Nafarroako kontzeju | Getze |
Galarko gatzagak Getze Galarren zeuden 20. mendera arte, 21. mendean parke batek okupatzen duen lurretan [1]. Parke ondotik errakasto bat igarotzen da, nor gazitasunari egokitutako landaredia ikusten ahal den.[2] Gesal Erreka zeritzon euskaraz erreka honi, eta Getze herriaren izena bezala (eta gaztelerazko izena berdintsu, Salinas de Pamplona), gatz esplotazioari lotutako toponimoak dira hauek.[3]
Euskal Herriko gatzagen artean, lurruntze naturalean oinarriturikoen motakoak ziren.
Galar Zendeako kontzeju honetako bizibideko osagarri nagusia ziren gatzaga hauek 19. mendean. Putzu batetik ateratzen zen ur gazikara eta kanal batzuen bidez koadro eta larrainetara banatzen zen, lurruntze bidez udan gatza ekoizteko.[4]
1930. urtearen inguruan, Julio Ruiz de Aldaren ortoargazkietan gatzaga ikusten da, baina geroago mende horretan bertan utzi zitzaion ekoizpenari.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 21. mendeko parkea, gatzagak zeuden tokian.
- Gesal Erreka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Informazio panela, Galar Zendeako udala. (20124). Getzeko planoa. (kontsulta data: 2024-06-08).
- ↑ Perezoso1976. (2020-03-21). «Flora de Navarra y Aragón.: Visitando las zonas salitrosas de Cendea de Galar. Barbatain, Salinas de Pamplona y Montaña de sal de Esparza de Galar Marzo 2020» Flora de Navarra y Aragón. (kontsulta data: 2024-06-08).
- ↑ Jimeno Jurío, José María. (1985). «Nombres vascos de ermitas en Iruñerria» Oihenart: cuadernos de lengua y literatura (4): 4. ISSN 1137-4454. (kontsulta data: 2024-06-08).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | SALINAS DE PAMPLONA. (kontsulta data: 2024-06-08).
