Edukira joan

Getze (Galar)

Getze
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaGalar Zendea
Posta kodea31191
Herritarragetzetar
Geografia
Koordenatuak42°45′10″N 1°38′59″W / 42.752777777778°N 1.6497222222222°W / 42.752777777778; -1.6497222222222
Garaiera440 m
Demografia
Biztanleria290 (2020)

Getze edo Getze Galar Galar Zendeako kontzejua da.[1] 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 198 biztanle ditu. Galar Zendeako udaletxea kontzeju honetan dago. Getzeko mendialdean kokatzen da 1521eko Noaingo Guduko nafar hildakoen oroitarria.

Mendeetan, gatzaren esplotazioa izan zen herriko jarduera nagusietako bat, bere izen euskaldunaren etimologia horri lotuta dagoelarik (eta baita gaztelaniazko izena, Salinas de Pamplona). Gatzagak zeuden herriaren ondoan, 20. mendera arte aktibo egon zirenak.

Herrian nabarmentzen da parrokia eliza, Andre Mariaren Jasokundearena, jatorriz eraikin gotikoa zena baina asko eraldatua.[2]

Herriaren ipar-mendebaldean Noaingo guduaren oroigarria dago, Noaingo lautadara begiratzen duen malda batean kokatutako monumentua, Noaingo 1521eko guduaren oroigarri.[3]

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Getzeko biztanleria
20002001200220032004200520062007
134144148153157175173198

Errereferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «EODA - Bilaketa - Getze» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-06-06).
  2. ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | SALINAS DE PAMPLONA. (kontsulta data: 2024-06-06).
  3. ↑ Asunción, Julio. (2014). «Arte, Historia y curiosidades: MONUMENTO A LA BATALLA DE NOÁIN» Arte, Historia y curiosidades (kontsulta data: 2024-06-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Galar Zendea
Kontzejuak: Arlegi • Kordobila • Espartza • Ezkirotz • Galar • Getze • Olatz Nagusia • Subitza

Etxaldea: Barbatain

Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.