Galesko Printzearen uhartea (Australia)

Koordenatuak: 10°41′S 142°11′E / 10.68°S 142.18°E / -10.68; 142.18
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Australiako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Galesko Printzearen uhartea (argipena)».
Galesko Printzearen uhartea (Australia)
Datu orokorrak
Garaiera247 m
Motauharte
Luzera19,5 km
Zabalera18,6 km
Azalera204,6 km²
Geografia
Map
Koordenatuak10°41′S 142°11′E / 10.68°S 142.18°E / -10.68; 142.18
UTC orduaUTC+10:00
Honen parte daThursday Islands (en) Itzuli
Estatu burujabe Australia
Australiako estatu Queensland
Ur-gorputzaTorres itsasartea
Leku geografikoaTorres itsasarteko uharteak

Galesko Printzearen uhartea, edo Muralag, Torres itsasarteko uharteetako bat da ,York lurmutarraren penintsularen puntan kokatua, Queensland -en, Australian. Uharte 20 km ingurura dago Muttee Heads-etik, Bamaga ta Thursday Island uharteak gertu dituela. Torresko Konderriaren barruan dago eta 2016ko erroldan 109 biztanle zituen. 204.6 km2 (79 sq mi) azalerarekin, Galesko Printzearen uhartea Torres itsasarteko uharteetako handiena da.

Jatorrizko biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur gehiena Kaurareg herriari itzuli zaie, uharteko ohiko bizilagunak baitira, Torres iitsasarteko uhartetarren talde bat. Haien hizkuntzan Muralag deritzo uharteari, eta haren iparraldean dagoen herrixka edo gune populutuari ere bai.

Uhartearen jatorrizko izena Muralag da. Uharte hauetako hizkuntza indigena Kaiwaligau Ya da.. Mintzaira hau Kala Lagaw Ya hizkuntzaren lau dialektoetako bat da, Torres itsasarte osoan hitz egiten dena ekialdeko uharteetan izan ezik, non Meriam Mìr hitz egiten den. Uhartetar gehienek 21. mendean Brokan hizkuntzan ere hitz egiten dute, Torres Uharteetako kreolera, eguneroko komunikaziorako, nahiz eta uharteko hizkuntzak oraindik bizirik dirauen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesko Printzearen uhartea europarrek lehen aldiz ikusi zuyen Luis Vaez de Torresen espedizio espainiarraren bidaian, 1606ko urriaren 3an [1]

Sperwer ontzia 1869an naufragatu zen bertan eta azaroan, Frank Jardine polizia-magistratuak Sperwer-eko kapitainaren eta tripulazioaren gorpuak zuhaitzetan zintzilik zeudela ikusi zuen, "izugarriki mutilatuta". [2] Buruak moztuta eta arropa kenduta biktimak identifikatzea ezinezkoa izan zen zuen. [3] Ondorioz, zuri koilonialistek Kaurareg jendearen kontrako sarraskiak hasi zituzten, zeinak urteetan iraun zuten Muralag eta Wednesday uhartean. Ondorioz, Kaurareg biztanleria erabat gutxitu zen etnozidioan. [4] [5]

2019an, Torres Konderriko Kontseiluak uhartean portu bat eraikitzea erabaki zuen, baina Kuarareg-ek berebiziko garrantzia historikoa zuen toki bat zela protestatu zuten, eta lur natiboen jabetza legeetan oinarrituta, plana geldiaraztea lortu zuten. [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hilder, Brett The voyage of Torres, Brisbane, 1980, pp.91,95
  2. «MELBOURNE.» Maryborough Chronicle, Wide Bay and Burnett Advertiser (Queensland, Australia) (819): 2. 4 November 1869.
  3. Mcniven, Ian. (August 2018). «Ritual Mutilation of Europeans on the Torres Strait Maritime Frontier» Journal of Pacific History 53 (3): 15.  doi:10.1080/00223344.2018.1499007..
  4. «Hammond - Aboriginal and Torres Strait Islander peoples» Queensland Government 26 November 2014.
  5. «Thursday Island (Waiben)» Queensland Government 26 November 2014.
  6. (Ingelesez) «'We know what is sacred': Native title holders' fight to protect their treasured ground» www.abc.net.au 2021-03-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]