Galipentzuko ahuntzaina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Galipentzuko ahuntzaina
Bizitza
Jaiotza Zaraitzu, c. 1780
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Galipentzu, c. 1860
Jarduerak
Jarduerak nekazaria

Galipentzuko ahuntzaina, jaiotzako izen-deiturez Zakarias Eseberri Migelena, Zakarra ezizenez ere deitua (Zaraitzu ibarra, Nafarroa Garaia, c.1780 - Galipentzu, Nafarroa Garaia, c.1860) pertsonaia herrikoia izan zen, Nafarroa Garaian XIX. eta XX. mendeetan oso ezagun bihurtua.

Zaraitzu ibarrean sortua, txikitatik artzain mutil gisa hasi zen Ebro aldeko neguko larreak helburutzat zituen ardibidea egiten. Galipentzuko herriko etxeko agintariek ahuntzain lana eman zioten eta bertan bizi izan zen hil arte. Javier Sagues idazle eta irakasle galipentzuarrak aitona-amonei eta herriko bizilagunei entzundakoa oinarritzat harturik ahuntzain honen inguruko kontakizuna idatzi zuen Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkarian (60. zbkian, 1992).

Idazki honetan Zakarraren biografia antzeko narrazio bat harilkatzen du Saguesek eta ahuntzain honen mitoa sorrarazi zuen gertaera azaltzen du.

Nonbait udaberri batean Galipentzuko Zabaletako dermiora bidali zuten bere laguntzaile eta semeorde Tolin eta ahuntz saldoarekin. Bizilagunen gizatasun eskasak eraginda (ez baitzuten harenganako batere interesik agertu zenbait astetan) erotu omen zen. Ondorioz ahuntzei solasaldi bat egin ondoren mahasti bateko langa zabaldu eta mahastian loratzen ari ziren kimuak eta hostoak jan zituzten ahuntzek urte hartako mahats uztan kalte handiak eraginez.

Pasarte hau lau haizetara zabaldu zen eta Zakarraren ospea handia izan da geroztik. Egitate horren ondoren baina, herriak barkatu zion eginikoa eta lanari heldu zion berriz ahuntzen zaintzan.