Ganga Zumba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ganga Zumba

Bizitza
JaiotzaKongoko Erresuma, 1630
Herrialdea Brasil
Talde etnikoamelanodermia
quilombola (en) Itzuli
HeriotzaColonial Brazil (en) Itzuli, 1678 (47/48 urte)
Heriotza modua: Pozoia
Familia
AmaAqualtune
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaKongoko Erresuma
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMusulmana

Ganga Zumba edo Zumbi (Kongoko ErresumaBrasil, 1680) esklabo egindako aristokrata afrikarra, beltz zimarroia bihurtu eta ondoren, Quilombo dos Palmares-eko lehen subiranoa izan zen.

Antroponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganga Zumba kinbundu hizkuntzako ganazumba hitzetik eratorritako esamoldea dela uste da, "Jaun Handia" esan nahi duela. Izan ere, Pernambucoko kolonizatzaile portugaldarrek izen hori erabili zuten Ganga Zumbiri egindako komunikazioetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganga Zumbi Aqualtune izeneko printzesa afrikarraren semea zen, Kongo eskualdekoa. Afrikarren salmentan aritzen ziren portugaldar batzuk biak bahitu eta esklabo egin zituzten Brasilera eramateko. Ihes egin eta Quilombo dos Palmares bere egoitza egin zuen.

1670ean quilombo horren agintea hartu zuen. Palmares delakoaren administrazio eta gobernu-gaitasuna zabaldu zituela uste da, ondo antolatutako herri bat eginez. Izan ere, 20.000 pertsona inguru bizi ziren mocambo izeneko herrixka txikiagoetan antolaturik. Guztira, 600.000 km2 hartuz.

Bertan bizi ziren zimarroiak biziraun zezaketen, baina ez hori bakarrik portugaldarren erasoei aurre egiteko gaitasuna garatu zuten baita esklabisten haciendetan sartzeko indarra, haien janaria edota armak lapurtu eta esklaboak askatzeko.

Ganga Zumba Macaco izeneko mocamboan bizi zen. Bertan, jauregi bat zuen, hiru emazte, guardia, kontseilari eta administrazio-lanetan aritzen ziren pertsonaiak zituen.

1677an, portugaldarrek quilombo honen aurkako erasoa zuzendu zuten eta 200 zimarroiren hil zituzten. Ganga Zumbaren seme bat hil zuten eta beste bi harrapatu zituen, baita beste 47 gatibu ere. Hala ere, ez zuten Palmaresko quilombia suntsitu.

Hurrengo urtean, Pernambucoko gobernadoreak bakea adosteko proposamena luzatu zion Ganga Zumbari. Zimarroiak Cucaú izeneko bailarara hurbildu beharko ziren, Portugalgo administrazio-zentroetatik gertuago, baina trukean lur eremuak eskaini zien, Palmaresen jaiotakon askapena eta atxilotuen itzulera.

1678ko ekainean, Ganga Zumbak ituna onartu eta Cucaúra mugitu zen jarraitzaile askorekin, egungo Sirinhaém herritik gertu. Ganga Zumbaren iloba, Zumbi dos Palmares, akordioaren aurka agertu zen eta beste hainbatekin batera bertan geratu zen.

Azkenik, 1680an ilobaren aldeko jarraitzaile batek Ganga Zumba erahil zuen.

Kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

João Felício dos Santos idazleak Ganga Zumba izeneko liburua idatzi zuen, ondoren Carlos Dieguesek zinemara egokitu zuen 1963an.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ganga Zumba» cinelatinoamericano.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]