Garazi Mugarza
Garazi Mugarza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mallabia, 1995eko apirilaren 6a (29 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Erizaintza |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, margolaria eta erizaina |
Garazi Mugarza Markina (Mallabia, Bizkaia, 1995eko apirilaren 6a) idazlea, margolaria eta lanbidez erizaina da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mallabiko Mallagoi baserriko[2] alaba, bere herriko Learreta-Markina eskolan burutu zituen lehen ikasketak, Berrizko eta Durangoko Institutoetan bigarrenak eta azkenik Euskal Herriko Unibertsitatean, erizaintzarako formazioa jasoz.[3] Familia eta komunitate arretan du espezializazioa.[4][5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ume-umetatik du idazteko zaletasuna eta margotzen ere gazterik hasi zen. Diziplina bi hauetan, idazketan batipat, sari ugari jasotakoa da. Besteak beste, 2011n, 2012an eta 2013an Urruzuno saria,[3] [6] 2013an Azkue saria,[7][8] 2014an Leioako Maitasun Gutunen Lehiaketa[9] eta 2012,[10] 2013[11] zein 2015ean[12] Julene Azpeitia saria, adin kategoria desberdinetan.
Margoketari dagokionez, Damaris Pan herrikidea irakasle zuelarik, Estatu mailako BMW saria irabazi zuen Txotxa bistan margolanarekin,[13][14]
Idazle gazteak biltzen dituen ITU Bandako partaidea da[15] eta hauek sortutako Isabel Iturberen bizitza eta heriotza ikuskizun musikatuan parte hartu izan du.[16] Bandaren hegalean dagoen Lekore aldizkarian bere lan literarioek sarritan ikusi dute argia [17][18][19] eta Anboto astekariko kolaboratzailea ere bada mallabitarra.[20]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urruzuno saria (2011), Txaro idazlanarekin.
- Urruzuno saria (2012), Izenburu bat zapi bateko bizimodu klasikoen nahaste batentzat idazlanarekin.
- Urruzuno saria (2013), Ameliaren lepokoa idazlanarekin.
- Azkue saria (2013), Metamorfosia idazlanarekin.
- Julene Azpeitia saria-Durango (2012), Egunak agortu zaizkidanean idazlanarekin.
- Julene Azpeitia saria-Durango (2013), Magia beltza idazlanarekin.
- BMWren Talentu Onenaren saria (2013), Txotxa bistan margolanarekin.
- Leioako Maitasun Gutunen XV. Lehiaketako saria (2014), Zuen alaba idazlanarekin.
- Julene Azpeitia saria-Zumaia (2015), Ispilu bat bakeak egiteko idazlanarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Euskal Birusa. (2020-07-09). «Drogetenitturri, 290 zenbakia (2020ko ekaina) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Herriko informazioa, kazetarion probaleku eta eskola - Apuntes de Enfermería - Docsity» www.docsity.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ a b Maite. | Berriz BHIko Garazi Mugarza, aurtengo Urruzuno idazlehiaketako irabazleetako bateuskaljakintza. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ «“Kutsatzen dabiltzanen katea etetea da helburua, ospitaleetan gainkargarik gertatu ez dadin” - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ Birusa ez da jungo, ikesi biherko dogu berakin bizitzen. Drogetenitturri, 8-9 or..
- ↑ «Bizkaitarrak bikain Urruzuno lehiaketan» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskaltzaindia premia a una alumna del instituto» El Correo 2013-03-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskaltzaindiaren Azkue sari ia guztiak Gipuzkoara etorri dira» El Diario Vasco 2013-03-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maitasun Gutunak / Cartas de amor | Kultur Leioa. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ «Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketa ekitaldia - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los bertsolaris Eñaut Uruburu y Aitor Albistur ganan los premios literarios Julene Azpeitia» El Correo 2013-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ «Ipuin irabazleak — Zumaiako Udala» zumaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Casa de Vacas acoge el premio de pintura BMW» La Voz de Galicia 2006-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ «Inicio - Actividades y Agenda - Entrega del XXI Premio BMW de Pintura y concierto a beneficio de Mundo en Armonía» www.casareal.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
- ↑ Berria. «Bihozkada batetik sortutako istorioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ «Garazi Mugarza: “Espazio bat sortzeko beharra ikusi genuen gazteon testuak argitaratzeko” - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ Elkartea, Euskal Birusa. (2016-01-25). «Drogetenitturri 241. zkia. (2016ko urtarrila) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
- ↑ «Biziminak (III) -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garazi Mugarzaren distopiaEitb, 2019