Garbilekua (Berriozar)

Koordenatuak: 42°50′N 1°40′W / 42.84°N 1.67°W / 42.84; -1.67
Wikipedia, Entziklopedia askea
Garbilekua
Harraska
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBerriozar
Koordenatuak42°50′N 1°40′W / 42.84°N 1.67°W / 42.84; -1.67
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1745
Arkitektura

Garbilekua, bertako hizkeran Harraska, Nafarroako Berriozar udalerrian dagoen antzinako garbileku bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriozarko herrigune historikoaren sarreran dago, Ezpeleta jauregiaren alboan, eta Doneztebe kalean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1745ean eraiki zen. Bertatik ur garbi eta gardeneko hiru turrusta ateratzen dira. Handienari, erdian dagoenari, “Zorroka” esaten zaio herrian.

Emakumeak goizean goiz joaten ziren bertara ura garbi eta erabili gabe aurkitzeko. Arratsaldeetan, siesta orduetatik aurrera, haurren jolasetarako eta bihurrikerietarako gelditzen zen.

Emakumeek xaboialdia egiten zuten, koloreko arropa garbitzekoa, eta gobada, arropa zuria garbitu eta desinfektatzekoa. 1880ko erroldaren arabera, Berriozarren 13 emakume ziren, lanbidez, latsariak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]