Berriozar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Berriozar

 Nafarroa Garaia
Berriozar urrutitik ikusia.
Berriozar urrutitik ikusia.
Berriozargo bandera

Berriozargo armarria

Izen ofiziala Berriozar
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea Raul Maiza
(EH Bildu)
Herritarra berriozartar
Koordenatuak Koordenatuak: 42°50′10″N 1°40′17″W / 42.83611°N 1.67139°W / 42.83611; -1.67139

Nafarroa municipalities Berriozar.png

Eremua 2,70 km2
Garaiera 428 m
Distantzia 4 km Iruñera
Posta kodea 31013
Biztanleria 9.625 bizt. (2014)
Euskaldunen % 9,10
Dentsitatea 3.564,81 bizt./km²
http://www.berriozar.es/eu/

Berriozar[1] Nafarroako udalerria da, Iruñerriko eskualdekoa, Iruñeko merindadean. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, udalerriak 9.449 biztanle zituen. Berriozar itsasoaren mailatik 428 metrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñearen inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriozar Iruñerriko eskualdearen ipar-mendebaldean kokatzen da, Iruñatik lau kilometrora. Udalerriak Berriobeiti eta Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Antsoainekin ekialdean, eta Iruñarekin hegoaldean.

Berriozarrek hiru auzo ditu, Alde Zaharra, Auzo Berria eta Zortziko auzoa.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko eskualde osoak bezala, Berriozarrek ere klima mediterraneoaren eta atlantiarraren trantsizioko klima dauka. Udak bero eta lehorrak, eta neguak hotzak eta euritsuak izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 12,1 gradukoa da, eta batez besteko prezipitazioa 907mmkoa. Hilabeterik beroena uztaila da, (20,6 gradu), eta hotzena urtarrila, (4,8 gradu). Euriari dagokionez, hilabeterik euritsuena abendua da (106,2mm) eta idorrena uztaila (41,8mm). Urteko hezetasunaren batezbestekoa %70ekoa da.

XX. mendean hasitako hiritartze handiaren ondorioz, jatorrizko landarediaren gehiena erabat galdu da. Herriaren inguruetako basoetan arteak ikus zitezkeen, eta gaur egun, ordea, Ezkaba mendira mugatzen dira. Horrez gain, zuhaixkak eta birlandaturiko espezieak eta degradaturiko baso hektareak daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriozar herriari buruzko lehen aipamena 1268. urteko liburu batean agertzen da. Bertan, herriak zortzi etxe dituela esaten da. Dena den, litekeena da garai horren aurretik ere, Berriozarren etxeren bat izatea, eta bertan jendea bizitzea, gerrarik ez zegoen garaietan; bestela, Iruñako hiribildu babestuaren babesera jotzen zuten.

1389. urteko uzta txarrek eraginda, herriko nekazariek ez zuten Carlos II.a erregeari zergak ordaintzeko ondasun nahikorik lortu eta urte hartatik aurrera, herria Ezpeletako Beltranen (Ezpeletako Baroia) jabetza bihurtu zen. Ondoren, baroiaren jabetza Ablitasko etxearen eskuetara igaro zen, hark izendaturiko alkate batek herrian agintzen zuela. Ablitasko etxearen eskubide hori 1815. urtera arte gorde zen, Espainiako Fernando VII.a erregeak boterea eskuratu arte.

XIX. mendean hainbat gerrate eta izurriteri egin behar izan zieten aurre Berriozarko biztanleek. Izurri eta gaixotasunekin batera biztanleria jaitsi, eta aurreko mendeetako hazkunde motela eten egin zen. XX. mendearen erdialdetik hasita, herrira ehunka etorkin iritsi ziren Nafarroako herrietatik aurrena, eta Espainiako hainbat probintziatatik ondoren. Biztanleri hazkunde handiarekin batera, herriaren hirigintza erabat aldatu zen, Auzo Berria eta Zortziko auzoa eraiki zirela. Auzo horiek Iruñerriko gune lauan kokatzen dira Iruñatik gertu. Hazkunde demografikoarekin batera, herriaren izaera aldatu egin zen, nekazarien herria izatetik, Iruñerriko gune erresidentziala izatera.

Berriozarko udala 1991n eratu zen. Izan ere, urte horretan, Berriozar eta Antsoain herriak Antsoain Zendeatik bereizi ziren. Gainerako herriek, (Aitzoain eta Oronsuspe bere auzoa, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza), Berriobeiti udalerria osatu zuten.

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriozarko armarria bitan banatuta dago. Ezkerreko aldean, kolore urdinean, belardi baten gainean dagoen bildots zuri bat ageri da. Eskuineko aldean, berriz, kolore zuria eta zortzi mihi gorri dira, binaka jarriak. Bi aldeak inguratuz zerrenda gorri bat dago, eta horren inguruan baita urre koloreko Nafarroako kateak ere.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eroskiko merkataritza-gunea Berriozarren.

Iruñaren inguruko herri gehienetan gertatu bezala, hainbat enpresa hiriaren kanpoaldera joan dira, eta industrialdeak eraiki dituzte bertan. Besteak beste, Eroskik eraikitako merkataritza-gunea eta Iruñeko barazki, fruta eta janarien merkatu handia, MerkaIruña, Berriozarren kokatzen dira. Eroski-Iruña merkataritza-gunea gune-metropolitarraren mendebaldean dago eta Eroskiren supermerkatua eta beste hainbat denda daude bertan, guztira 25.000 metro koadro inguruko azalera dauka.

Eroskik Nafarroako gobernuaren baimena jaso zuen 2008. urtean zeukan azalera komertziala handitu eta merkatalritza-gune txiki bat eraikitzeko supermerkatuaren ondoan.

Industrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berriaintz Industrialdea

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alde Zaharreko San Esteban eliza: Oinarri laukizuzeneko eliza, prisma itxurako dorre bat eta ebangelioaren ondoan kapera txiki bat eraikia dituena, azken hori eliza zaharberritu zenean erantsi zen. Erretaula nagusia eliza barruko jabetzarik garrantzitsuena da.
  • Ezpeleta Jauregia: Herriko alde zaharrean kokatzen den XV. mendeko jauregia da. Ezpeletako baroiaren jabetzakoa izandako eraikin honek erabilera pribatua dauka gaur egun.
  • Garbilekua: Berriozarko alde zaharrean dagoen egitura da, 1745ean eraiki zen. Garbitzera joaten ziren herriko emakumeen topagunea zen.
  • Bestelakoak: Udalerriaren alde zaharrean, estilo barrokoko eraikin bakanen batzuk geratzen dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992. urtea baino lehenagoko daturik ez dago, Berriozar Antsoainen menpeko herria zelako.

Berriozarko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 1.330 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %15,40 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriozarko alkatea Nafarroa Bai taldeko Xabier Lasa da 2007ko maiatzeko hauteskundeez geroztik. Talderik bozkatuena Nafarroa Bai izan zen, guztira hiru zinegotzi eskuratuz, bigarrenik, UPNek ere hiru zinegotzi lortu zuen baina 135 boto gutxiago, hirugarrenik, Eusko Abertzale Ekintza ageri da hiru zinegotzirekin. Ondoren PSN dator bi zinegotzirekin, eta azkenik,CDN eta Nafarroako Ezker Batua zinegotzi banarekin. Alkatetza Nafarroa Baik eskuratu zuen, gehiengo osorik izan ez arren, alkatetzarako aurkeztutako taldeen artean botorik gehien lortu zuen alderdia izan zelako. UPNk zinegotzi bat galdu zuen PPra igarota. Baliogabeko botoak hamazortzi izan ziren (emandako guztien %0,46) eta boto zuriak 42 (%1,08). Abstentzioa, berriz, %34,87koa izan zen.

2011n hauek izan ziren aurkeztutako zerrendak: NaBai 2011 (4 zinegotzi eta Lasarentzat alkatetza), Bildu (3; gobernu akordioa sinatu zuen NaBairekin), PSN (2), UPN (2), I-E (1), PP (1) eta CDN (0).

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk eskuratu zuen boto eta zinegotzi gehien. Emaitzen ondoren, Euskal Herria Bilduko Raul Maiza hautatu zuten alkate.

Berriozarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
6 / 13
1.629 (% 37,95)
3 / 13
686 (% 18,63)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
2 / 13
725 (% 16,89)
2 / 13
600 (% 16,30)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
2 / 13
676 (% 15,75)
2 / 13
590 (% 16,02)
Izquierda-Ezkerra**
2 / 13
627 (% 14,61)
1 / 13
327 (% 8,88)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
1 / 13
469 (% 10,93)
4 / 13
1.080 (% 29,33)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 13
79 (% 1,84)
1 / 13
254 (% 6,90)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
**2011ko hauteskundeetan Nafarroako Ezker Batua aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriozarko udaletxea Kaleberri kaleko 12. zenbakian dago baina XX. mendearen amaieran eraikin berria altxatzeko proiektua aurkeztu zen. Eraikin berria Euskal Herria Plazan egongo da. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Kaleberri Kalea, 7

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979tik kontzejuko presidenteak José Luis Campo (AMO), José María Barrena eta Estela Vasco (biak PSNkoak) izan ziren. 1991n udalerri bihurtu zenetik Berriozarrek izandako alkateak honakoak izan dira:

1991-1995 Alfonso Alonso PSN
1995-1999 José Luis Campo AMO-ULE
1999-2000 José Manuel Goldarazena EH
2000-2007 Benito Ríos Otxoa PSN
2007-2015 Xabier Lasa Gorraitz Nafarroa Bai
2015- Raul Maiza Euskal Herria Bildu

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Berriozarren:

Linea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona16.GIF Aizoain - Noain - Beriain 06:26 - 22:28 12´
TUCPamplona17.GIF Artika Berria - Mutiloa 06:30 - 22:30 30´
TUCPamplona22.GIF Yanguas eta Miranda - Berriosuso 06:30 - 22:30 60´
TUCPamplonaN4.svg Sarasate pasealekua - Aitzoain - Berriogoiti Gauez 40´- 50´

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko Udal Kultur etxeak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urte osoan zehar.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriozarren oinarrizko musika eskola bat dago. Horrez gain, udalerriko Musika Banda, 1985. urtean sortu zena, Jose German Villafranca zuzendari eta musikariaren eskutik. 2005. urtetik Zizur Nagusiko musika bandarekin anaiturik dago.

Marea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Marea (musika taldea)»

Marea 1998an Berriozarren (Nafarroa) sortutako rock musika taldea da. Hainbat punk taldetan aritu ondoren, Kutxi Romerok Alen Aierdiri, Begirako bateria-jotzaile ohiari, deitu zion bere rock taldea osatu nahian. Edu Beaumont "Piñas" lagunari ere deitu zion, nahiz eta honek inoiz ez zuen bertan jo. Cesar Ramallo eta David Diaz "Kolibri" gitarrajotzaileek ere taldean parte hartu zuten. La patera zen taldeak nahi zuen izena, baina izen hori zeukan beste talde bat egonda, Marea hautatu zuten. La Patera izena lehen diskoari eman zioten.

Baserritars taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserritars 2010. urtean sortutako skatalde bat da.Hien lehenengo kontzertua Berriozarko jaietan izan zen.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Berriozar
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa