Garcia Botikaria
Garcia Botikaria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María de los Ángeles García García |
Jaiotza | Belmonte, 1982 (41/42 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia-dibulgatzailea, farmazialaria, nutrizionista eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Elisabet I.a Unibertsitatea |
boticariagarcia.com |
María de los Ángeles García García, Boticaria García edo Marián García (Belmonte, Cuenca, 1982) cuencar farmazialaria, irakaslea eta dibulgatzaile zientifikoa da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]García Belmonte herrian jaio zen 1982an.[1] Farmazian doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Giza Nutrizioan eta Dietetikan eta Optika eta Optometrian graduatu zen.[2][3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Farmazialari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landa-farmazialari gisa aritu zen zazpi urtez, 2013ra arte, Villaescusa de Haroko farmazia-bulego batean; 2013tik 2018ra, ostera, Mejorada del Campokoan.[4] Ordutik aurrera, dibulgazioan eta irakaskuntzan aritu da buru-belarri.[4]
Blogari, irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n bere lehen bloga sortu zuen, Mi gremlin no come.[4] Geroago, boticariagarcia.com bloga sortu zuen, eta horren bidez publiko orokorraren osasunari eta elikadurari buruzko ohiko zalantzak argitu nahi zituen.[4] Nutrizio eta Dietetika graduko eta Zientzia Dibulgazioko masterreko irakasle izan zen Isabel I. Unibertsitatean.[4][5]
Garcíak lau liburu argitaratu ditu, eta lehenengo hirurak El jamón de york no existe, El paciente impaciente eta El moco radioactivo dira.[6][7] COVID-19ren pandemian, Arantxa Castaño kazetariarekin batera 123 preguntas coronavirus liburu digitala argitaratu zuen.[6]
Dibulgatzaile gisa, ohiko kolaboratzaile gisa parte hartu du hainbat komunikabidetan, hala nola RNE, El Mundo egunkari espainiarrean edo Zapeando, La sexta noche edo Órbita Laika telebista-saioetan.[6] Hitzaldiak eta tailerrak ere eman ditu hainbat erakunderako.[8][9][10][11][12][13] Garcíak Más de un millón de voces para autocuidarnos podcasta zuzendu zuen Osasunaren Autozaintzarako Elkarteaz, Espainiako Mediku Orokor eta Familiakoen Elkarteaz, Erizaintzako Kontseilu Nagusiaz eta Espainiako Psikologiaren Kontseiluaz eta Madrilgo COVID Persistente Elkarteaz.[14]
Argitaratutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El jamón de york no existe
- El paciente impaciente
- El moco radioactivo [6][7]
- 123 preguntas coronavirus liburu digitala Arantxa Castaño kazetariarekin batera.[6]
- Tu cerebro tiene hambre[15]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015. urtean jaioterriko Belmonte jaietako pregoilaria izan zen, eta hurrengo urtean Villaescusa de Haron, bere ibilbidearen hasieran farmazialari lanetan aritu zen herrian.[2]
- Bere boticariagarcia.com blogaren bidez bi sari lortu zituen 20Blogs Sarien X. edizioan, eta osasun eta bizitza osasuntsuko blog onena eta 2015eko blog onena izendatu zuten.[16][17]
- 2016. urtean, Murtziako Eskualdeko Santa María de España Farmazia Akademiako akademiko urgazlea bihurtu zen.[18]
- 2018an, ACES saria jaso zuen, Espainiako Supermerkatuetako Kateen Elkarteak emana, Sare Sozialetako Lan Hoberenaren kategorian.[19]
- eHealth Awards 2018 saria jaso zuen, “Cazabulos del año” saria, eOsasuneko Ikertzaileen Elkartearen III. Kongresu Nazionalean (AIES) eta COM Salud komunikazio-agentzian.[20]
- 2019an, La Carabela La Pinta saria eman zioten, urrezko kategorian, Huelvako Farmazialarien Elkargoko sari gorena, gizarte-sareetan zientziaren dibulgazioan egindako lanagatik.[21]
- 2019an, Sakata Seed Ibéricak emandako Zentzumenak Sariaren irabazle izendatu zuten. Sari horrek gastronomia osasungarriaren dibulgazio-lana eta proiekzio mediatikoa aitortzen ditu.[22]
- 2020an, Kontsumo Ministerioak eta Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak NAOS Estrategia saria eman zioten, bereziki aintzat hartzekoa baitzen ohitura osasungarriak zabaltzen emandako laguntza.[23]
- 2020an D.O. Mantxako Gazte Komunikazio ataleko Saria.[24]
- 2021ean, Espainiako Sukaldarien eta Gozogileen Federazioak (Facyre) emandako Cubí sarien bosgarren edizioan saritu zuten, gastronomia eta zientzia dibulgatuz egindako lana eskertzeko.[25]
- 2021ean Gaztela-Mantxako Gobernuak Emakumearen Nazioarteko Egunean ematen den Imprescindibles/Ezinbestekoak saria jaso zuen.[5]
- 2022an Farmaziaren kategorian, Woman Awards Bifarmaren lehen edizioan aintzatetsi zuten. Lehiaketaren helburua osasunaren eta ongizatearen arloko emakumeak aintzatestea da, eta beste dibulgatzaile batzuk ere saritu zituzten, hala nola Noemí Casquet, Laura Cámara edo Lucía Galán.[26][27]
- 2022an Gaztela-Mantxako Alaba Kuttun izendatu zuten.[28]
- 2023an, 20 minutuko Sortzaileen Sarien galan, Garcíari Talentuaren Sari Berezia eman zioten.[29]
- 2023an Espainiako Obesitate Elkarteak (SEEDO) aipamen berezia egin zion Garcíari, gizentasunari eta obesitateari buruzko informazioa zabaltzen egindako ibilbidearengatik, 'Loditasuneko Komunikazioa: gaixotasun 'ikusezina' ikusaraziz' I. edizioan.[30]
- 2023ko Arrautzaren Nazioarteko Egunean, Arrautzaren Ikasketen Institutuak Urrezko Saria eman zion Garcíari nutrizioaren dibulgazioan egindako lanarengatik.[31]
- Garcíak zuzendu zuen podcast proiektua Milioi bat ahots baino gehiago gure burua zaintzeko, El Diario Médico eta Correo Farmazeuticok antolatutako Ennova Health 2023 Sarien III. edizioko gaixoaren ahalduntze digitalaren kategorian onartu zen.[14][32]
Telebistako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista-saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saioa | Katea | Oharra |
---|---|---|
Zapeando | La Sexta | Laguntzailea |
La hora de La 1 | La 1 | Laguntzailea |
Órbita Laika | La 2 | Laguntzailea |
La Sexta noche | La Sexta | Laguntzailea |
Espejo público | Antena 3 | Laguntzailea |
Pasapalabra | Antena 3 | Gonbidatua |
Family Feud: La batalla de los famosos | Antena 3 | Lehiakidea |
Y ahora sonsoles | Antena 3 | Laguntzailea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b ««Una manzana ecológica no es más saludable que una normal»» El Correo 2019-07-27.
- ↑ a b González, Daniel Rodríguez. (2020-02-09). «El amor por Belmonte de 'Boticaria' García» cadena SER.
- ↑ Pulido, Luis Romero. (2019-06-14). «Hoy hemos hablado con la "Boticaria García" El jamón york no existe» cadena SER.
- ↑ a b c d e «Boticaria García, la influencer que salió de una farmacia de pueblo: "Tengo una cruzada personal contra el surimi"» ELMUNDO 2019-09-28.
- ↑ a b «Marián García galardonada con el premio ‘Imprescindibles’ de Cuenca en la conmemoración del 8M de Castilla-La Mancha» www.ui1.es.
- ↑ a b c d e Delgado, Ana. «Boticaria García ¿Por qué se ha hecho necesaria esta ‘influencer’ en la crisis del coronavirus?» Emprendedores.es.
- ↑ a b «Boticaria García: "Los superalimentos no existen, por mucho que nos hablen de las maravillas de la kombucha o las semillas de chía"» woman.elperiodico.com 2021-10-26.
- ↑ Workshop Boticaria García - TEDxTarragona. .
- ↑ Santana, Idaira. «Boticaria García y Patricia Ramírez, entre los ponentes que protagonizarán la séptima edición de ExpoBienestar Canarias» www.infecar.es.
- ↑ Albacete, La Tribuna de. (2021-04-23). «El Foro de Empleo de la UCLM reunirá a más de 80 empresas» La Tribuna de Albacete.
- ↑ «Los farmacéuticos recuerdan que el cuidado de la salud comienza por la piel» El Farmacéutico.
- ↑ «@BoticariaGarcia introduce en las redes sociales a los farmacéuticos del Programa de Gestión de Novaltia» El Farmacéutico.
- ↑ «VI Jornada Cátedra AgroBank - Conferencia de la Dra. Marián García ("Boticaria García")» Cátedra Agrobank 2021-09-30.
- ↑ a b MILÁN, NATALIA CEBA. «El pódcast ‘Más de 1 millón de voces para autocuidarnos’, galardonado en los Premios Ennova Health 2023» www.semg.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Boticaria García: "Cuando escucho la palabra ‘coach’ me echo a temblar"» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ «'Boticaria García' se convierte en la gran ganadora de la X Edición de los Premios 20Blogs» 20bits 2016-04-22.
- ↑ «El blog Boticaria García gana la X Edición de los Premios 20Blogs» El Farmacéutico.
- ↑ Global, El. (2016-07-06). «Marian García ingresa en la Academia de Farmacia de la Región de Murcia» El Global.
- ↑ «Unidad Editorial líder en el sector de la comunicación global» unidadeditorial.es.
- ↑ «La ‘Boticaria García', premio eHealth Awards» El Farmacéutico.
- ↑ «Boticaria García premiada por el COF de Huelva» revistafarmanatur.com.
- ↑ «[:esPREMIO SENTIDOS[:en]THE SENTIDOS AWARD[:]»] Premios SAKATA 2022.
- ↑ «La Moncloa. 02/10/2020. Boticaria García, Premio Estrategia NAOS de especial reconocimiento por su contribución a la divulgación de hábitos saludables [Prensa/Actualidad/Consumo»] www.lamoncloa.gob.es.
- ↑ Horas, Zamora 24. (2020-12-03). «‘Boticaria García’ triunfa en los premios DO La Mancha y destina parte del premio a AZAYCA» Diario Noticias Zamora 24 Horas.
- ↑ MA, EFE /. (2021-06-01). «Lucio Blázquez, WCK y Ayuso, entre los premios Cubí que otorgan los cocineros» MADRID ACTUAL.
- ↑ «Dosfarma Woman Awards, un reconocimiento a mujeres en el campo de la salud y el bienestar» Topcomunicacion 2022-03-31.
- ↑ «Estas son las divulgadoras más reconocidas en el campo de la salud y el bienestar» El Español 2022-04-05.
- ↑ Pulido, María Lara Parra,Luis Romero. (2022-05-19). «Marian García, la 'profeta en su tierra' que será hija predilecta de C-LM» cadena SER.
- ↑ 20minutos. (2023-06-21). «Boticaria García: "20minutos y yo nunca hemos dejado de darnos la mano, ni siquiera en la distancia"» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
- ↑ «Nieves Salinas, I Premio a la Comunicación en Obesidad de la Sociedad Española de Obesidad (SEEDO)» www.epe.es 2023-11-22.
- ↑ «El Instituto de Estudios del Huevo comparte los vídeos que resumen el acto del Día Mundial del Huevo 2023 | PortalVeterinaria» www.portalveterinaria.com.
- ↑ «NdP. El pódcast de anefp ‘Más de 1 millón de voces para autocuidarnos’, galardonado en los Premios Ennova Health 2023 | ANEFP» anefp.org.