Garmendia (literatura-pertsonaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garmendia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Garmendia Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a) euskal idazleak sortutako pertsonaia da. Pertsonaia hau, Garmendia deituraz, XIX. mendearen bukaeran Ameriketara fortuna bila joan zen Ondarroako artzaina dugu. Garmendia pertsonaia, lehendabizikoz Garmendia eta zaldun beltza (Elkar, 2003) liburuan aurki dezakegu. Liburu honekin batera, Kirmen Uribek beste bi libururekin osatu zuen bilduma, Garmendia Errege (Elkar, 2004) eta Fannyren sekretua (Elkar, 2006), alegia.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirmen Uribek bere lehen liburuan kontatzen duen bezala, Garmendia pertsonaia bere osabaren istorioetatik ateratako pertsonaia da. Aipatzen duenez, bere osabak eman zion lehendabiziko aldiz Garmendiaren berri. Garmendia izeneko pistolari bat bizi zen Ameriketan XIX. mendearen azken aldera. Hortik abiatuz hasi zen Kirmen Uriberen munduan Garmendiaren inguruan istoriak irudikatzen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garmendia, ehun kilotik gora dituen gizon bat da, aurpegia biribila eta begiak argiak dituena. Ile leun-leuna dauka, haur baten modukoa. Izaerari dagokionez, isila eta lotsatia da, beharbada ardiak zaintzen bakarrik emaniko urteek halakoxea egin dutelako gure pertsonaia. Garmendiak, badu bereizgarri bat, txori txiki batekin hitz egiten du etengabe, hizkuntza arrotz batean, hau da, animalien hizkuntzan jendearen esanetan. Txori hori sorbaldan izaten du beti, eskubikoan. Txori honen izena Gilda da eta bera txepetxa bat da.

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garmendia eta zaldun beltza ( 2003): Liburu honetan, Garmendia zaldiaren gainean azaltzen da atzetik Harry Garbiren morroiak dituelarik. Harry Garbik, Wilde Rose-lo alkateak, agindu zuen bezala, Garmendia atxilotu egin behar zuten senar-emazte batzuen hilketa dela eta. Bat eta Rat, alkatearen morroiek Garmendia arrapatu eta burua mozteko mehatxua izan zuen. Burua moztera zijoazenean, Fanny ( Sirena Salonen lan egiten zuen emakumea) azaldu eta Garmendiari salbatzen dio.

Garmendia errege (2004): Garmendia eta bere lagun Amalio, gose izateaz nazkaturik, Buffalo Bill-ek bere zirkoan prestaturiko kasting batera aurkezten dira. Hauek eginiko aktuazioa (kantuz) penagarria den arren, Buffalo Bill-ek Garmendia bere zirkorako kontratatzen du indartsuaren papera izan zedin. Denbora gutxian, gure protagonistak fama handia eskuratzen du eta honekin batera jende mordoa hurbiltzen da bera ikustera zirkora. Halere, nahiz eta fama asko eduki, bere betiko lagunek alde batera uzten dute eta honek, gure protagonista asko tristetzeaz gain, bakarrik sentiarazten du.

Garmendia eta Fannyren sekretua (2006): Bertan, Fanny-k herri urrunetik datorren karta bat jasotzen du. Kartaren ondorioz, Fanny burumakur eta pentsakor agertzen da, baina horren arrazoia ez dio inori esaten. Egun batzuk pasa ondoren, Fanny arrastorik utzi gabe desagertzen da. Garmendia eta Amalio honetaz ohartu zirenean, Nueva York-era joaten dira Fannyren bila. Pistak jarraituz, Nueva York-etik Italiara abiatzen dira, hain zuzen ere Veneziara eta bertan aurkitzen dute Fanny.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uribe, K. (2003). Garmendia. Garmendia eta zaldun beltza. Elkar.
  • Uribe, K (2004). Garmendia. Garmendia errege. Elkar.
  • Uribe, K. (2006). Garmendia. Garmendia eta Fannyren sekretua. Elkar.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]