Garraio-agiri
Itxura
Garraio-agiri[1] edo igortze-orria[2] salerosketa batean eskatutako salgaiak zehaztu eta bezeroari helarazi zaizkiela egiaztatzen duen agiria da. Salgaiak jasotzeko unean, garraio-agiria izenpetu egin behar izaten du bezeroak. Horrela, saltzaileak salgaiak eskuetaratu direlako ziurtagiria jasotzen du, eta erosleak izenpetu aurretik eskatutako salgaiak eskaera-orrian zehaztu zenarekin bat datorrela ziurtatzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «garraio-agiri» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- ↑ «bordereau | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |