Gaspar Gil Polo

Wikipedia(e)tik
Gaspar Gil» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gaspar Gil Polo (Valentzia, 1540 aldean - Bartzelona, 1585) espainiar idazlea izan zen. Haren lanik garrantzitsuena Diana enamorada artzain eleberria da, 1564koa, Jorge de Montemayorren Diana-ren jarraipena[1]

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaspar Gil Poloren bizitzari buruzko erreferentzia gutxi daude. Cerda y Ricok Valentziako Unibertsitatean 1565 eta 1574 artean aritu zen Gil Polo, greziera-katedraduna, izan zitekeela adierazi zuen. Hori esateko, Diana enamorada-ko Canto del Turia-n valentziar ingeniariei -horietako batzuk bere garaikideak, Valentziako Unibertsitateko katedradunak- eskaini zizkien laudorioetan oinarritzen zen. Baina irakasle horrek ez zuen Gaspar izena.

Valentzian jaio zen, 1540 aldean. 1571-1573 bitartean notario jardun zuen. 1572an, Filipe II.ak Valentziako Erresumako Mestre racional-aren lehen laguntzaile izendatu zuen. Handik aurrera, kargu garrantzitsuagoak eskuratu zituen eta ospe oneko pertsona izan zen. Hala ere, Gil Polo 1585ean hil zenean, haren familia egoera ekonomiko txarrean gelditu zen[2].

Haren olerkari ospea Cervantesek La Galatea-ko Canto de Calíope izeneko kantuan eskaintzen dion errege zortziko baten eta Juan de Timonedak 1561eko Sarao de amor-en egiten duen aipamenean oinarritzen da[1]. Bere lan nagusia Diana enamorada da, Jorge de Montemayorek 1558an argitaratu zuen Diana-ren jarraipena[2]. Bere prosa eta poesia biziki jasoak dira, valentzianismo ugari erabiltzen dituen arren. Errima probentzala deitzen zuenaren asmatzailea izan zen. Bere poesia forma menperatzeagatik eta ahapaldien erabileragatik nabarmentzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Gaspar Gil Polo, biografiasyvidas.com, http://www.biografiasyvidas.com/biografia/g/gil_polo.htm. Noiz kontsultatua: 2015-07-16 .
  2. a b   Linggi, Claudia, Gaspar Gil Polo - Diana enamorada, academia.edu, http://www.academia.edu/6976560/Gaspar_Gil_Polo_-_Diana_enamorada. Noiz kontsultatua: 2015-07-17 .