Gatazka kolektibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gatazka kolektiboa, Espainiako legeen arabera, langile eta enpresarien artean sortzen diren arazoak konpontzeko erabiltzen den mekanismo bat da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Langileek zein enpresariek duten eskubide bat da.
  • Komunitatearen funtzesko zerbitzuak bermatu behar dituzte.
  • Ez da beharrezkoa, aurretiaz erreklamatzea.
  • Derrigorrezkoa da adiskidetze aurkezpena egitea IMAC-en aurrean edo enpresa dagoen autonomi erkidegoko bitartekaritza zerbitzuan.
  • Prozesua premiazkoa izango da.

Gatazka eratzen duten elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mugikortasun geografikoa.
  • Lan egoeran nabariak diren aldaketak.
  • Gatazkak konpontzeko prozesu ez juridikoak.
  • Hitzarmen kolektiboen aurkapena.

Aurkezteko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo taldeek gatazka kolektiboak aurkezteko eskubidea dute:

  • Sindikatuak.
  • Enpresarien elkarteak.
  • Enpresariak eta langileen ordezkari legal zein sindikalak.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adiskidetze akordira heltzen badira, hitzarmen kolektibo baten balioa izango du.
  • Adiskidetzea lortzen ez bada, epaitegi edo auzitegi egokian eskea aurkeztuko da.
  • Behin epaiketaren data jarrita dagoenean, epai bakarrera, epaiak hiru egun izango ditu sententzia aurkezteko. Sententzia hau berehalakoa izango da
  • Prozesuan akordio bat lortzen bada eta auzitegiari komunikatzean, eskea amaitutzat joko da.
  • Erregu errekurtsoa aurkeztu daiteke hitzarmen kolektiboko sententzia baten aurka.

Espainiar legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazka kolektiboa, langileen oinarrizko eskubide bat da, Langileen estatutuko 4d artikuluan jartzen duenez. Halaere, 1996ko uztailaren 18an hirualderdiko akordioa garrantzia handia dauka.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]