Edukira joan

Gatz-lanpara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gatz-lanpara txikia.

Gatz-lanpara eskuz egindako lanpara mota da. Egiteko gatzaren arroka bat zulatzen dute barruan bonbilla bat sartzeko. Mineralaren ezaugarri optikoei esker, barrutik, erabat argitzen da. Gatzaren proipietateak beroaren esker askatzen dira eta, ondorioz, osasunerako oso ona omen da; halaber, airea garbitzen omen du.[1]

Lan hauek egiteko gatz mota desberdinak erabiltzen dira, kolore eta argitasun desberdinekoal. Artisau bakoitzak harria zulatzeko berezko teknika du. Gatz desberdinak erabiltzen dira: litio, selenita, halita, ea. Gatz horien jatorria desberdina izan daiteke baina, saltzeko garaian, gehien aipatzen den jatorria Himalaiakoa da.

Nahiz eta zientifikoki zalantzan egon, hauek dira saltzaileek aipatzen dituzten onurak:[2]

  • Airearen ionizazio negatiboa
  • Airea garbitzen dute
  • Kutsatutako partikulak erakartzen ditu
  • Alergiaren aurka onak dira
  • Estresa gutxitzen dute...[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]