Gauaren atzekaldean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azalak2 Gauaren.jpg

Gauaren atzekaldean Manex Erdozaintzi-Etxart idazle baxenabartarraren eleberria da (Elkar, 1982). Eleberri labur honen haria sinplea da: Migel Parisen bizi den errefuxiatu politikoa da, eta gaixotasun baten ondorioz hiltzen da. Bi lagun, Txomin eta Jose (narratzailea), haren etxera doaz puskak biltzera. Pusken artean, Migelen egunkari pertsonala aurkitzen dute eta haren idatziak irakurriz izango dugu gaztearen joan-etorri eta hausnarketen berri. Egoera honek bide ematen dio narratzaileari Paris hiri handian murgiltzeko, kale, metro eta hiritarrei behatzeko, hiriaren aurpegi batzuetan ilun eta tragikoa irudikatzeko. Aldi berean, erbesteratuen oinazera eta herriminera hurbiltzen gaitu.

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.