Gaur ez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaur ez
Datuak
JatorriaIruñea
Musika motarock
Urteak2005 -
Taldekideak
Amaia Espinosa
Alfredo Jimenez
Idoia Arraiza
Julen Gil
Xabier Unanua

Gaur Ez rock musikako talde bat da, 2006an Iruñean sortua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 2006. urtean sortu bazen ere 2010. urtean sendotu zen. Xabik (baxua), Alfredok (gitarra) eta Idoiak (gitarra) osatutako hirukotera, Julen (bateria) eta Jule (ahotsa) batu ziren, erritmo sendoagoak eta nahitaezko melodia aldaketak ekarriz. Aire fresko berrien energiak bultzatuta, haien ohiko erritmo karibetarra gainditu eta gogotsu ekin zioten lanari, abesti berriak sortuz eta 2011n berriro ere hainbat agertoki aztoratuz. Errepidez, ilusioz, kontzertuz, jende berriaz, ikaspenez eta hazkuntzaz beteriko 3 urte eder eta aberats izan ziren. Tartean haien lehenengo diskoaren erditzea (2012).

2013ko udazkenean Julek taldea utzi eta taldeak etena egin behar izan zuen. Denbora pasata, noraezean ibili eta gero Amaia sartu zen boskotea osatuz eta II diskoa besapean (2017).

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gor Discos | GAUR EZ. (Noiz kontsultatua: 2017-12-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.